56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Udal Planaren eraikitzeko Ordenantzen 24. artikuluaren aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko abuztuaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 163 zkia. duen hartan, Udal Planaren eraikitzeko Ordenantzen 24. artikuluaren aldaketaren hasierako onespena argitaratu zen. Aldaketa Udal Planaren eraikitzeko Ordenantzetako III. kapituluko (Lurzoru urbanizaezinean eraikitzeko baldintzak) 24. artikuluari (Irizpide Orokorra) dagokio.

Jendaurreko epean alegazio edo oharpenik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsi eta argitara ematen da.

Hona hemen:

Aldaketa:

24. artikulua.–Irizpide orokorra (bosgarren paragrafo berria):

“Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateratua onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 119. artikuluaren arabera baimendu ahal diren nekazaritzako, abeltzaintzako eta industriako instalazioen kasuan, honako materialak erabiltzea baimendu ahalko da (beti ere jardueraren zehaztapenak justifikatzen badu): fibrozementua edo xafla ondulatua estalkietan (ahal dela gorri ilun kolorekoa) eta xafla edo zura fatxadetan. Bi edo lau isurkiko teilatuez gain, ganga-formako estalkiak ere baimendu ahalko dira.”

Lintzoainen, 2019ko martxoaren 12an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1903795