56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Udal Plan Orokorreko AR5 eremua birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2019ko otsailaren 25ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen herri honetako Udal Planeko AR5 eremua birzatitzeko proiektua.

Argitara ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bateginaren 152. artikuluan xedatuarekin bat, testu bategin beraren 74. artikuluak ezarritako berezitasunekin.

Corellan, 2019ko otsailaren 26an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1902751