56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

2016ko, 2017ko eta 2018ko plantilla organikoak. Hasierako onespena

Udaleko Osoko Bilkurak, 2019ko otsailaren 13an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen, gehiengo osoz, 2016ko, 2017ko eta 2018ko plantilla organikoak, langileen zerrendarekin, eta euskara eta udalerrian hitz egiten beste hizkuntza batzuen ezagutza merezimendu gisa jarri ziren plantillako 1-06 eta 3-02 postuetarako, hots, honako hauetarako: administrari-ofiziala, bulego nagusietan aritzeko, eta udaltzain bat (apelazioa ebazten duen 430/2018 epaia, 2018-12-19koa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak emana, 2017. urterako plantilla organikoari buruz).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan, 235.ari lotua, xedatuari jarraikiz, dokumentazioa Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Ohartarazten da ezen aldi horretan alegaziorik aurkezten ez bada behin betiko onetsiko dela, eta haren laburpena argitaratu eginen dela.

Gazolatzen, 2019ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1902662