56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2019ko lan egutegia

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluan ezarriaren arabera, eta legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2019ko jaiegunen egutegia onestea Biurrun-Olkozko Udaleko bulegoetan zerbitzu egiten duten udal langileentzat; beraz, larunbatetan eta igandeetan ez ezik, hurrengo egun hauetan ere itxita egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 7a: Errege egunaren ondoko astelehena.

–Martxoaren 18a eta 19a: San Jose eguneko zubia.

–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a eta 16a: Andre Mariaren Jasokundearen eguneko zubia.

–Irailaren 6a: herriko besta.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 2a eta 3a: San Frantzisko Xabierkoaren eguneko zubia.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2. Baliogabeak izanen dira, 2019. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

3. Biurrun-Olkozko Udalaren bulegoetan urteko lanordu kopuruaren banaketa 08:30etik 14:30era izanen da, astelehenetik ostiralera.

4. Biurrun-Olkozko Udalaren bulegoetan jendea hartzeko orduak 08:30etik 14:30era izanen dira, astelehenetik ostiralera.

5. Udalaren gainerako zerbitzuek beren lan egutegia prestatuko dute, ahalik eta lasterren, organo eskudunak onets ditzan.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat para daitekeela, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Biurrun-Olkotzen, 2019ko martxoaren 6an.–Alkatea, Pablo Labiano Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1903555