56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2018ko abenduaren 4an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko plantilla organikoa.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2019ko plantilla organikoa.

Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Biurrunen, 2019ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Pablo Labiano Jauregui.

1. ERANSKINA

2019ko plantilla organikoa

Funtzionarioak.

Lanpostua: idazkaria. A maila. Osagarriak: bateraezintasuna, %35. Lanpostua, %3,72. Lanaldiaren luzapena, %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Administrari laguntzailea. D maila. Osagarriak: lanpostua, %17,99. Maila, %12. Lanaldiaren luzapena, %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

2. ERANSKINA

Langileen izenen zerrenda, 2018ko abenduaren 31n

Administrazio-kontratudunak.

Ruth Alcalá Tuñón. Administrazio egoera: jardunean. Lanpostua: idazkari kontu-hartzailea.

Begoña Ena Gracia. Administrazio egoera: jardunean. Lanpostua: administrari laguntzailea.

Iragarkiaren kodea: L1903541