56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGEZA

2019rako aurrekontua. Hasierako onespena

Agezako Kontzejuko Batzar Irekiak, 2019ko otsailaren 13an egindako bilkuran, aho batez eta hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldiko aurrekontu arrunta.

Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari eta Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ari jarraituz, espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Epea erreklamaziorik gabe iraganez gero, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da.

Agezan, 2019ko otsailaren 14an.–Kontzejuko burua, Javier Marco Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: L1902663