56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Ordenantza, Udalaren “La Alameda” futbol zelaiko instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2019ko martxoaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, bertaratutakoen gehiengoa zuela, hasiera batean onestea Udalaren “La Alameda” futbol zelaiko instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritar eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezten badira, osoko bilkuran ebatziko dira, eta osoko bilkuran ebatziko da, halaber, aldaketaren behin betiko onespena. Halakorik aurkeztu ezean, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2019ko martxoaren 11n.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1903600