56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

80E/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Pneumologiako Laguntza Zerbitzuko buru den José Javier Hueto Pérez de Heredia jaunaren izendapena luzatzen duena, merezimendu-lehiaketaren bidez esleitu baitzitzaion kargua bitarte baterako.

Martxoaren 23ko 345E/2017 Foru Aginduaren bidez, José Javier Hueto Pérez de Heredia jauna Nafarroako Ospitaleguneko Pneumologiako Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen, bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

José Javier Hueto Pérez de Heredia 2017ko martxoaren 27an jabetu zen lanpostu horretaz.

Osasuneko kontseilariak martxoaren 26an emandako 118E/2018 Foru Aginduaren bidez, aipatutako izendapena luzatu zen, urtebeterako, 2018ko martxoaren 27tik aurrera.

Nafarroako Ospitaleguneko Ospitalizazioko eta Urgentziazko Prozesuen Zuzendariordetza Asistentzialak eskatu du haren izendapena berriz luzatzeko urtebeterako, 2019ko martxoaren 27tik aurrera, zerbitzuaren beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza arloko zerbitzuetako eta ataletako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da José Javier Hueto Pérez de Herediaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Pneumologiako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena,

AGINDU DUT:

1.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den José Javier Hueto Pérez de Heredia jaunaren izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebeterako luzatzea, 2019ko martxoaren 27tik aurrera, Nafarroako Ospitaleguneko Pneumologiako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

2.–Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzari, Profesionalen Zuzendaritzari, eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Unitateari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 5ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1903309