56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARIBE

Akats zuzenketa, 2019ko zerga-tasena

Akatsa izan baita, ez delako argitaratu eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergari (EIOZ) aplikatu beharreko zerga-tasa, zeina Udaleko osoko bilkurak onetsi baitzuen 2018ko abenduaren 12an egindako bilkuran (argitalpena 2019ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean egin zen, urtarrilaren 14koan), zuzendu egiten da zerga-tasari dagokion akatsa, onetsi baitzen, eta hona hemen nola behar duen:

1.–2019ko ekitaldirako karga-tasak eta tasak onestea.

Lehenbizikoa.–2019ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea.

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa (zerga-tasa bakarra higiezin guztietarako): %0,15.

–Tarifak, hirigintzako tramitazioak egiteagatik: zergadunari jasanaraziko zaizkio dagokion lizentzia emateko egiten diren txostenak.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

Ariben, 2019ko urtarrilaren 16an.–Alkate-udalburua, Asier Txikirrin Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1902866