56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

53E/2019 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, eskatutako aldaketa onartzen duena Tafallako udal-mugartean hondakinak kudeatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetarako. Jardueraren titularra Servicios y Suministros Saher SL da.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 0679/2011 Ebazpenaren bidez emana.

2018ko irailaren 5ean, titularrak eskatu zuen bere ingurumen baimen integratuaren IV. eranskinean bere kudeaketarako baimentzen zaizkion hondakinen zerrendan ondoko LER kode hauek sartzeko: 020110, 030105, 150103, 120301* eta 160506*. Gainera, 020704 eta 160106 LER kodeak ere sartzeko eskatu zuen, baina ez zuen era egokian justifikatu.

2018ko azaroaren 12an, dokumentazio osagarria helarazi zen, bertan zehaztuz 160106 LER kodea duen hondakinaren jatorria eta uko eginez 020704 LER kodea duen hondakinaren kudeaketari. Azken kode hori okindegietatik etortzen diren eta kontsumorako egokiak ez diren materialen hondakinei dagokie.

Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuak berrikusi du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin du:

LER KODEA

DESKRIBAPENA

BALORAZIOA

020110

Nekazaritzan sortutako hondakin metalikoak

Onartzen da kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea.

030105

Zerrautsa, mozkinen txirbilak, egurra... 030104 ez bezalakoak

Kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea onartzen da, ingurumen baimen integratuaren II. eranskineko 3.5 atalean ezarritako mugapenekin.

150103

Zurezko ontziak

Onartzen da kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea.

160106

Bizitza baliagarriaren bukaeran egonik, likido edo beste osagai arriskutsurik ez duten ibilgailuak

Kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea onartzen da, ingurumen baimen integratuaren II. eranskineko 3.5 atalean ezarritako mugapenekin.

120301*

Garbiketako likido urtsuak

Onartzen da kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea.

160506*

Laborategiko produktu kimikoak

Onartzen da kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea.

Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen integratuan ezarritako gehieneko emisio mailarekin eta gainerako betebeharrekin, bai eta eskura dauden teknikarik onenak aplikatzeko irizpidearekin ere.

Kasu honetan, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikuluko d) letran aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direla ikusi da eta, horrenbestez, bidezko da ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan aurreikusitako administrazio prozedurarekin bat, eta ez da bidezkotzat jo aldaketa-espediente hau jendaurrean jartzea.

Ebazpenaren proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hogeita hamar egunez, eta ez du hark proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Hondakinak kudeatzeko instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetarako eskatutako aldaketa onartzea. Hortaz, instalazioak eta jarduerak berak instalazioaren ingurumen baimen integratuaren administrazio espedienteetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta, horiez gainera, ebazpen honen eranskinetan adierazitako baldintzak eta neurriak. Instalazioa Tafallako udal-mugartean dago eta haren titularra Servicios y Suministros Saher SL da.

Bigarrena.–Ebazpen honetan jasotako baldintzak bete ezean, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotzen diren ingurumen arloko diziplina-neurriak hartuko dira, deusetan galarazi gabe sektoreko legedian ezarritakoa, hori ere aplikatuko baita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Servicios y Suministros Saher SLri eta Tafallako Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko otsailaren 19an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Oharra: Ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña), Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuan, bai eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan ere: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.

Iragarkiaren kodea: F1902470