56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

40/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 5ekoa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, María Belén López Carballo andrea, Legeen Garapenerako eta Koordinaziorako Ataleko burua, kargutik kentzen duena. Atal hori da Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiko Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzukoa.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. María Belén López Carballo andrea, Legeen Garapenerako eta Koordinaziorako Ataleko burua, kargutik kentzea. Atal hori da Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiko Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzukoa.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuari, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 5ean.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1903302