56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

24E/2019 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Rockwool Peninsular SA enpresak Caparrosoko udal-mugartean artile mineralezko isolatzaileak fabrikatzeko duen instalazioaren ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetarako eskatutako aldaketa.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak apirilaren 23ko 0816/2008 Ebazpenaren bidez emana eta ondoren Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren ekainaren 11ko 258E/2014 Ebazpenaren bidez eguneratua.

2018ko apirilaren 13an, titularrak bere ingurumen baimen integratuan jasotako baldintzak aldatzeko eskatu du, zehazki hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko baimena, instalazioak artile mineralez hornitzen dituen transformadoreen artile mineralezko hondakinak tratatu ahal izateko. Kudeatu beharreko hondakina artile mineralezko hautsa da, artilezko panelak moztean sortutakoa, eta panelen tamaina doitzeko eragiketak egitean sortzen diren artile mineralezko zatiak eta mozkinak ere bai (LER 120199 kodea).

Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertuta, onargarria dela ondorioztatu du; izan ere, eskatzen dena bat dator instalazioak ingurumen aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin eta eskura dauden teknika onenen aplikazioarekin.

Bestalde, 2018ko apirilaren 13an, instalazioan ekoizten diren zenbait hondakinen kodifikazioan aldaketa egiteko eskatu du titularrak, hondakin horien kudeaketa zuzena bermatzeko.

HONDAKINAREN DESKRIBAPENA

ESLEITUTAKO LER KODEA

BAIMENDUTAKO KUDEAKETA ERAGIKETA

LER KODEAREN BIRKODIFIKAZIOA

HONDAKINAREN DESKRIBAPEN BERRIA

Txatarra

200140

R4

160117

-

Kable elektrikoak

200140

R4

160117

-

Hiri-hondakin solidoak

200301

R3, R4, R5, D5

150101/200101

Kartoi- eta paper-hondakinak, etxe, jantoki, bulego edota aldageletakoekin parekagarriak

Hiri-hondakin solidoak

200301

R3, R4, R5, D5

150106

Ontzien hondakinak, etxe, jantoki, bulego edota aldageletakoekin parekagarriak

Hiri-hondakin solidoak

200301

R3, R4, R5, D5

200108

Hondakin organiko biodegradagarriak, etxe, jantoki, bulego edota aldageletakoekin parekagarriak

Hiri-hondakin solidoak

200301

R3, R4, R5, D5

101199

Lerroko edukiontzien eta ekorkinen industria-hondakina

Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen integratuan ezarritako gehieneko emisio mailarekin eta gainerako betebeharrekin, bai eta eskura dauden teknikarik onenak aplikatzeko irizpidearekin ere.

Kasu honetan, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikuluko d) letran aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direla ikusi da, eta, horrenbestez, bidezko da ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan aurreikusitako administrazio prozedurarekin bat, eta ez da bidezkotzat jo aldaketa espediente hau jendaurrean jartzea.

Ebazpenaren proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hogeita hamar egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez emandako eskumenak erabiliz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Rockwool Peninsular SA enpresak Caparrosoko udal-mugartean artile mineralezko isolatzaileak fabrikatzeko duen instalazioaren ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetarako eskatutako aldaketa onartzea; hortaz, instalazioak eta jarduerak berak instalazioaren ingurumen baimen integratuari dagozkion administrazio espedienteetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta, horiez gainera, ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak eta neurriak.

Bigarrena.–Hondakin ez-arriskutsuen kudeatzailearen baimena ematea instalazioari, eta Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Ekoizpenaren eta Kudeaketaren Erregistroan inskribatzea, 15G04065008252018 erregistro zenbakiarekin. Halaber, hondakin ez-arriskutsuen tarteko kudeatzailearen baimena ematea, eta Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Ekoizpenaren eta Kudeaketaren Erregistroan inskribatzea,15G05065008252018 erregistro zenbakiarekin. Kudeatzen ahal dituen hondakinak eta hondakin horiek tratatzeko egiten ahal dituen eragiketak ebazpen honen I. eranskinean ageri dira. Era berean, titularrak hondakinen kudeaketan izandako edozein aldaketa jakinarazi beharko dio Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari. Baimenak zortzi urteko indarraldia izanen du, eta automatikoki berrituko da beste horrenbeste urteko aldietarako, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 27.8 artikulua aplikatuz (Hondakinak tratatzeko eragiketen baimena). III. eranskinean adierazitako tratamenduak egiteko baimendutako entitate batek ustiatu beharko du instalazioa, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 27.2 artikuluan ezarritakoarekin bat. Entitate horren baimena haren egoitza soziala dagoen autonomia erkidegoan ingurumen arloan eskumena duen organoak eman behar du.

Hirugarrena.–Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Ekoizpenaren eta Kudeaketaren Erregistroan zentroak hondakin arriskutsuen sortzaile gisa duen 15P01065008252003 inskripzioa eta hondakin ez arriskutsuen sortzaile gisa duen 15P03065008252014 inskripzioa kentzea, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko 22/2011 Legearen 29.4 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Laugarrena.–Ebazpen honetan jasotzen diren baldintzak ez betetzeak berekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) IV. tituluan jasotakoak, deusetan galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikagarri izaten segituko baitu, eta modu subsidiarioan, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoak.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Seigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea bukatzen, eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau Rockwool Peninsular SA enpresari eta Caparrosoko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko otsailaren 8an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Oharra: Ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña), Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuan, bai eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan ere: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.

Iragarkiaren kodea: F1902007