56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, deialdi honen aurka: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludun (Laneko Arriskuen Prebentzioa) izateko bost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludun (Laneko Arriskuen Prebentzioa) izateko bost lanpostu oposizio bidez betetzeko prozeduran (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 17ko 128/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia), José Andrés Otano Urra jaunak, María Jesús Hijosa Pardo andreak eta Íñigo Goñi Vargasgora jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri dute deialdi horren aurka. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko martxoaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1903537