56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

57/2019 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita lanpostuak bete gabe gelditu direla Altsasuko Udaleko udal agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian.

Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 378/2014 Ebazpenaren bidez, Altsasuko Udaleko udal agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen (2015eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 12koa).

Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 284/2018 Ebazpenaren bidez, Altsasuko Udaleko udal agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen (2018ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 11koa).

Barneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 24ko 17/2019 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdiko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta hautapen prozesuaren lehen ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua zehaztu ziren (2019ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 7koa).

Lehen ariketa egiteko tokian eta egunean ez zen izangai bat ere aurkeztu. Beraz, deklaratu behar da lanpostuak bete gabe gelditu direla Altsasuko Udaleko udal agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deitutako hautapen prozesuan.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deklaratzea lanpostuak bete gabe gelditu direla Altsasuko Udaleko udal agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deitutako hautapen prozesuan.

2. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, eta Altsasuko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 5ean.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.

Iragarkiaren kodea: F1903708