56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

21/2019 FORU DEKRETUA, martxoaren 6koa, María Belén López Carballo andrea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuetako zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko martxoaren 6ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. María Belén López Carballo andrea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 6an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1903308