56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

43/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Francisco Cerveto Peña jauna, Estatistika Atala-Lurraldearen eta Jasangarritasunaren gaineko Datuen Ekosistemaren Behatokiko buru izendatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoen departamentuko titularrak izendapena eginen du bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak txostena eman duelarik 2019ko martxoaren 4an, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Francisco Cerveto Peña jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Estatistika Atala-Lurraldearen eta Jasangarritasunaren gaineko Datuen Ekosistemaren Behatokiko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Langileria Bulegoari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 4an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1903316