56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

Ebazpena, iragartzen dituena bigarren, hirugarren eta laugarren enkanteak, eskaintzak gutun-azal itxietan aurkezteko prozeduraren bidezkoak, Murchanteko udal-mugartean (Nafarroa) dagoen ondasun higiezin bat besterentzeko

Ekonomia eta Ogasuneko Nafarroako ordezkari bereziak erabakita, onetsi da ondotik deskribatzen den ondasun higiezina enkante publikoan, eskaintzak gutun-azal itxietan aurkezteko prozedura bidezkoan, besterentzeko deialdia. Ekitaldia 2019ko apirilaren 16an eginen da, goizeko hamarretan, Ekonomia eta Ogasuneko Nafarroako Ordezkaritza Bereziaren egoitzan (Iruñeko Yanguas y Miranda, 31), zortzigarren solairuko bilkura aretoan. Hau da ondasuna:

Hiri finka.–P.3.2. lurzatia. Juspoyo-Murchanteko Ubidea Jarduketa Unitatea Birzatitzeko Proiektuak eragindako orube eraikigarria. Mila eta hamalau metro eta berrogei dezimetro koadroko azalera du guztira. Azalera horretatik, bostehun eta laurogeita bi metro eta berrogei dezimetro koadro lorategi pribaturako erabiliko dira, eta gainerakoa, hau da, laurehun eta hogeita hamabi metro koadro, eraikinak hartzen ahalko du. Sotoa, beheko solairua, lehen solairua eta atikoa eraikitzen ahalko dira, hirigintzako planeamenduan adierazitako baldintza eta aprobetxamenduekin; gehienez ere sei etxebizitzatan banatzen ahalko da, horietako bost libreak eta bat babes ofizialekoa.

Mugakideak hauek dira: iparraldean, ZV3 lurzatia; hegoaldean, V8 bidea; ekialdean, V10 bidea eta mendebaldean, P.3.1. lurzatia.

Tuterako 1. jabetza-erregistroan inskribaturik dago, Murchanteko 7903. finka, 3235. liburukia, 110. liburua, 222. orria, 1. Inskripzioa.

Katastroko erreferentzia: 3. poligonoa; 1906., 2231., 2232., 2233., 2234. eta 2235. lurzatiak.

2018ko azaroaren 21ean egindako lehen enkantea hutsik gelditu zenez, Ekonomia eta Ogasuneko Nafarroako ordezkari bereziaren 2019ko otsailaren 22ko Ebazpenean ezarritakoarekin bat (Administrazio Publikoen Ondareari buruzko Legearen Erregelamenduaren 106. artikuluaren babesean emandako ebazpena), bigarren, hirugarren eta laugarren enkanteetarako hasierako prezioak hauek izanen dira:

HASIERAKO PREZIOA

BERMEAREN ZENBATEKOA (%5)

2. enkantea: 84.150,00 euro

4.207,50 euro

3. enkantea: 71,527,50 euro

3.576,38 euro

4. enkantea: 60.798,38 euro

3.039,92 euro

Enkanterako baldintzen orria Ekonomia eta Ogasuneko Nafarroako Ordezkaritzako Ondare Zerbitzuan kontsultatzen ahalko da, Iruñeko Yanguas y Miranda kaleko 31n, 7. solairuan, edo Ogasun Ministerioaren web orrian (http://www.hacienda.gob.es).

Iruñean, 2019ko martxoaren 4an.–Ekonomia eta Ogasuneko Nafarroako ordezkari berezia, Mario Ruiz Lezcano.

Iragarkiaren kodea: E1903049