56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2019rako lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko buruak emandako 1/2019 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren 2019ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

Lehenbizikoa.–Onestea Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren zerbitzuko langileendako 2019ko lan egutegia, oinarritzat harturik abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legean urte osorako ezarritako 1.592 orduko zenbatekoa; beraz, honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 7a: Errege egunaren ondoko astelehena.

–Martxoaren 18a: San Jose eguneko zubia.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 16a: Andre Maria eguneko zubia.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.

–Abenduaren 2a: San Frantzisko Xabierkoaren egunearen zubia.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2019. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta martxoaren 18a, abuztuaren 16a eta abenduaren 2a, horiek jaiegun eta baliodun izanen baitira. Lan orduen kopurua betetzeko, abenduaren 24an eta 31n lanaldia 12:00etan bukatuko da.

Hirugarrena.–Ohiko lanaldia, astelehenetik ostiralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, oro har. Nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; langileek nahi dutenean eginen dituzte gainerako 20 minutuak, malgutasunez, 7:40etik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:20 arte.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ziraukin, 2019ko otsailaren 22an.–Batasuneko burua, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1902652