56. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Hezkuntza Departamentuaren argibideak “Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua” izenari buruz.

2019ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 14koan, Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 19ko 16/2019 Foru Agindua argitaratu zen. Agindu horrek Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuaren prestaketa arautzen du.

Nafarroako Aldizkari Ofizialaren euskarazko bertsioan proiektuaren izena Hezkuntza Departamentuak beste hainbat bitartekotan zabaltzeko erabili ez duen beste ñabardura batekin itzuli denez, eta desadostasunik egon ez dadin, argitu behar da euskaraz bitarteko guztietan erabili beharreko izena Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua dela.

Iruñean, 2019ko martxoaren 18an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F1903867