55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

162/2019 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 2019ko deialdia onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020ko Programaren barneko “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean ez dauden Nafarroako abere hazleen elkarteei laguntzak emateko. DDBN identifikazioa: 440785.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 23ko 53/2016 Foru Aginduaren bidez arauak ezartzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapeneko 2014-2020ko Programaren barneko “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean ez dauden Nafarroako abere hazleen elkarteei laguntzak emateko.

Aurretik, Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari laguntza honen berri eman zitzaion. Organo horrek Espainiako agintariek igorritako informazio laburtuaren inprimakia jaso zuela adierazi zuen, eta goian aipatutako arau-proiektua erregistratu, SA.44154 laguntza zenbakiarekin.

Bestalde, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, dirulaguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da behin organo eskudunak dirulaguntza emateko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri eta gero, non eta ez dauden aurrez ezarrita.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako baldintzak betetzen direnez, eta laguntzen araubide honen indarraldia 2020ko abenduaren 31rainokoa dela, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateak Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020ko Programaren barneko “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean ez dauden Nafarroako abere hazleen elkarteei laguntzak emateko 2019ko deialdia onetsi nahi du. Aipatutako erregelamenduaren bidez barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen dira nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2019ko deialdia onestea Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020ko Programaren barneko “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean ez dauden Nafarroako abere hazleen elkarteei laguntzak emateko.

2. Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

3. 250.000 euroko gastua baimentzea laguntza deialdi honen ondoriozko gastuetarako, “Abeltzain elkarteentzako laguntzak, autoktonoak ez diren arrazak” izeneko 710004 71310 4819 412202 partidaren kargura, 2019ko Gastuen Aurrekontutik.

4. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 23ko 53/2016 Foru Aginduan jasotako arauak aplikatuko dira deialdi honetan; haren bidez arauak ezartzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapeneko 2014-2020ko Programaren barneko “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean ez dauden Nafarroako abere hazleen elkarteei laguntzak emateko.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitalpen egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

6. Dirulaguntzen deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratzea (NGDDB).

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko otsailaren 19an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1902592