2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2019ko martxoaren 11n eginiko ez-ohiko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan eta iragarki-oholean egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Lakuntzan, 2019ko martxoaren 12an.–Llehendakaria, David Oroz Alonso.
Iragarkiaren kodea: L1903597