55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskalak 2019. urterako. Behin betiko onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2018ko azaroaren 23an egin batzar orokor arruntean, besteak beste, erabaki zuen hasiera batean onestea Uraren ziklo integralaren zerbitzuari eta Hiri hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuari dagozkien 2019ko ordenantza fiskalak.

Erabaki hori 2018ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an. Jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean entitatearen Idazkaritzan, eta inork ez du erreklamaziorik aurkeztu. Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan ezarritakoaren arabera, behin betikoz onetsirik gelditu dira eta bidezkoa da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lizarran, 2019ko otsailaren 12an.–Mankomunitateko burua, M.ª Victoria Sevilla Marzo.

ORDENANTZA FISKALA, JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEAK UR BANAKETA ETA SANEAMENDUA EMATEKO ETA ZERBITZU EGITEKO 2019KO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua.

Ordenantza fiskal hau ezarri da Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean eta beraiekin bat.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua.

Ordenantza honen xede diren tasak edateko uraren hornidura zerbitzuan eta uren saneamendu zerbitzuan oinarritzen dira, bai eta horiekin zerikusia duten gainerako zerbitzuetan ere.

Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 10.c artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak edo jarduerak egiteko tasena da.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua.

Jurramendiko Mankomunitatea osatzen duten udalerri eta kontzejuen mugapeko lurralde guztian aplikatuko da ordenantza hau, baldin eta Uraren ziklo integralaren kudeaketaren eskumenak hari eskualdatu badizkiote.

Aipatutako lur eremuez gain, ordenantza hau aplikatuko zaie Mankomunitateak egin eta ordenantza honek arautzen dituen zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiei, zerbitzua non egiten den kontuan hartu gabe.

IV. KAPITULUA

Zerga-egitatea

4. artikulua.

Zerga-egitatea, ezartzen diren tasetarako ondotik aipatzen diren inguruabarrek dakarte:

a) Edateko uraren hornidura zerbitzua eskura izatea eta mantentzea, hau da, hornidura zer lekutarako kontratatu zen, edateko ura berehala hantxe izateko aukera.

b) Saneamenduaren zerbitzua eskura izatea eta mantentzea, hau da, hornitutako leku batean hondakin edo soberakin urak berehala husteko aukera, Mankomunitatearen saneamendu sarearen bitartez.

Saneamenduko zerbitzua eskura izanik, hargune bat baino gehiago duten finketan, hondakin urak husteko zenbat hargune dauden bada hainbat zerga-egitate sortuko dira.

c) Mankomunitateak edateko ematen duen ura erabili eta eskura izatea. Tasa hau hartutako uraren erabileren edo xedeen arabera aldatuko da.

Tasa horrek errekargu berezien ezarpena ekarri ahalko du:

a.–Gainpresio edo bulkada errekargua.

Errekargu hori aplikatuko zaie hornidura zerbitzua egonkortasunez, erregulartasunez eta presio egokiarekin emateko instalazio publikoetan ponpa gehigarriak behar dituzten erabiltzaileei, haien finkak biltontzi erregulatzailea baino kota altuagoan daudelako edo harekiko altuera ez delako nahikoa presio egokia bermatu ahal izateko.

d) Edateko urez hornitzeko zerbitzuan alta ematea. Horren barrenean daude eskatutako emaria jasotzeko instalazio egokiak aurretiaz dituen leku bati edateko ur horniduraren zerbitzua ematen hasteko kontratu jarduketa guztiak, administratiboak zein materialak. Egitate horren barrenean honelako aldaketak izaten ahal dira:

d-1. Mugarik gabeko eperako eskatutako hornidura.

d-2. Epe zehatz baterako eskatutako hornidura.

d-3. Noizean behin eta puntualki eskatutako hornidura (gehienez ere 15 egun).

e) Horniduraren baldintzen aldaketa. Egitate honen barrenean daude lehenagotik altan dagoen hornidura baten baldintzak aldatzeko behar diren kontratu jarduketa guztiak, administratiboak zein materialak. Egitate horren barrenean honelako aldaketak izaten ahal dira:

e-1. Eskatutako emariaren aldaketa. Ondorioz, neurri handiagoko kontagailuaren ordez txikiagoa jarriko da edo alderantziz.

e-2. Horniduraren titulartasunaren aldaketa, dohaineko eskualdeketengatik, edo jabekidetza edo irabazpidezko sozietatea desegiteagatik.

e-3. Horniduraren titulartasunaren aldaketa, erabiltzailearen Erregelamenduan aurreikusitako edozein arrazoirengatik, aurreko apartatuan adierazten ez bada ere.

f) Edateko uraren eta saneamenduko uraren zerbitzurako hargunea edo lotunea egitea.

Eskatzailearen kontura izanen da hargunea egitea eta haren kostua. Mankomunitateak ematen duen zerbitzua, tasa honen zerga-egitatea sortzen duena, hauxe izanen da: hargunea egiteko gainbegiratze teknikoa eta etxebizitzek zein lokalek zerbitzua izateko Mankomunitateak inbertsio orokorretan egin beharreko konpentsazioa.

g) Hondatutako kontagailuak konpontzea, erabiltzailearen kontura. Horren barrenean daude erabiltzailearena den kontagailu hondatua jaso, konpondu eta berriz jartzeko egin beharreko jarduketak.

h) Erabiltzaileak eskatutako ikuskatze lanak. Horren barrenean daude Mankomunitateak, abonatuak hala eskatuta, egin beharreko ikuskatze lan guztiak, hala nola kontagailuen funtzionamendua egiaztatzea, kontagailuen irakurketak, ustez oker egindakoak eta gisako jarduketak, ikuskatu ondotik egiaztatzen bada erabiltzaileak ez duela behar bezainbat arrazoirik izan ikuskatze lana eskatzeko.

i) Mantentze lanetako taldeek edo administrazio edo obretako langileek egindako joan-etorriak, honako kasu hauetan:

i-1. Joan-etorria egiten denean erabiltzaile batek hala eskatuta, partikularraren instalazioari dagozkion matxurak konpontzeko.

i-2. Interesdunaren eskaerak sortua denean, sare orokorretik hornidura mozteko, instalazio partikularretan obrak edo konponketak egiteko xedeaz.

i-3. Interesdunak eskatuta edo ofizioz egiten denean, erabiltzaile bati hornidura mozteko, Mankomunitatearekiko beharkizunak ez betetzeagatik.

j) Zerbitzuaren erregelamenduan eta ordenantza teknikoetan ezarritako arauak betetzen ote diren frogatzeko ikuskatze lanak, horiek urratzen direnean.

k) Jurramendiko Mankomunitatearen sute-ahoen sarea eskura izatea eta mantentzea, hau da, instalazio horien bitartez ur hornidura berehala izateko aukera:

k-1. Noizbehinka edo modu puntualean eskura izatea.

k-2. Aldian behin eskura izatea:

–Lau hilabetez.

–Urtebetez.

l) Uraren egiazko kontsumoa, Jurramendiko Mankomunitatearen sute-ahoen sarearen bitartez.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboak

5. artikulua.

Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera beharturik diren subjektu pasiboen izaera izanen dute, zergadun gisa, pertsona fisikoek eta juridikoek, eta entitateek, baldin eta zergapeko egintza izaten ahal diren unitate ekonomiko edo ondare banatua osatzen badute, nahiz eta izaera juridikorik ez izan, baldin eta ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jarduketen onura erreal edo potentzialak jasotzen badituzte edo ukitzen badituzte.

1. Zehazki, ordaintzera beharturiko subjektu pasiboak honako hauek dira:

a) a), b), c) eta i-3 apartatuetan ezarritako tasetarako, abonamendu polizaren edo lotunearen titular gisa agertzen den erabiltzailea.

b) d), e), f), g), h), i-1 eta i-2, k-1, k-2 eta l) apartatuetan ezarritako tasetarako, zerbitzuaren eskatzailea izanen da subjektu pasiboa.

c) j) apartatuak aipatzen dituen jarduketetarako, arau-haustea egin edo horren onura ateratzen duen pertsona natural edo juridikoak izanen du ordaindu beharra.

2. 2/1995 Foru Legearen 104. artikuluari jarraikiz, zerbitzuaren xedeko finka edo higiezinen jabeak dira zergadunaren ordezkoak. Zerbitzuaren onuradunak beste batzuk badira, jabeek haiexei kobratzen ahalko dizkiete kuotak.

Arrazoi bategatik edo besteagatik titulartasunean edo erabileran ondorengoak direnei eskatzen ahal zaie pertsona fisikoek zein juridikoek egindako ustiapenen edo ekonomia jardueren ondoriozko zorra.

Ordaintzeko borondatezko epea amaituta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira.

Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua.

4. artikuluko zerrendan aipatutako zerga-egitateetan hauek dira bakoitzaren karga-oinarriak:

a) 4. artikuluaren a) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: edateko uraren hodietan paratutako kontagailuaren diametroa.

b) 4. artikuluaren b) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: saneatutako lekuak aldi berean Mankomunitatearen edateko uraren hornidura badu, edateko uraren hodietan jarritako kontagailuaren diametroa izanen da zerga-oinarria.

Saneamenduko zerbitzua eskura izanik, hargune bat baino gehiago duten finketan, hargune bakoitzari bereiz aplikatuko zaio zerga-oinarria.

c) 4. artikuluaren c) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kontsumitutako uraren metro kubikoen kopurua, kontagailuaren bidez neurtua edo, kontagailurik ez bada edo hondaturik badago, aurreko bi urteetan kontagailuak erregistratutako datuak estrapolatuz neurtu eta zenbatespena eginez.

Aitzinetik aipatu zenbatespena ezin bada egin estrapolaziorako behar diren datuen faltagatik, arlo horretan indarra duen legeriak ezarritako prozeduren bidez kalkulatuko dira metro kubiko kontsumituak.

d) 4. artikuluaren d) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako:

d-1. Behin betiko altaren kuota, jarri beharreko kontagailuren diametroaren araberakoa.

d-2. Behin-behineko altaren kuota.

Behin-behineko kuota, lau hilean behingoa.

d-3. Altagatik eta aldi bategatik kuota bakarra (hazbetearen ¾-ko hodia izanen da hargunearen muga).

e) 4. artikuluaren e) apartatuan ezarritako zerga-egitateetarako:

e-1. Kontagailuaren aldaketa.

Dagokion altaren kuotaren zenbatekoaren aldea.

e-2. Behar diren lanen kostua.

e-3. Zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.

f) 4. artikuluaren f) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: etxebizitza edo lokal bakoitza hornidura edo saneamendu zerbitzuari lotzeko kuota, banaka erabili edo aprobetxatzeko modukoa bada.

g) 4. artikuluaren g) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.

h) 4. artikuluaren h) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.

i) 4. artikuluaren i) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: Zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.

j) 4. artikuluaren k) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: instalazioak eskura izatea zenbat denborarako eskatzen den, huraxe.

k) 4. artikuluaren l) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kontsumitutako metro kubikoen kopurua, kontagailuaren bidez neurtua edo, kontagailurik ez bada, interesdunarekin ados jarrita zenbatetsi direnak.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua.

7.1. Tasa bakoitzari dagokion tributu kuota kalkulatzeko, honako tarifa hauek aplikatuko zaizkie aurreko artikuluan agertzen diren zerga-oinarriei:

a) 6. artikuluaren a) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari, horniduraren kuota finkoa sorraraziko baitu:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

EUROAK/LAUHILEKOA

Gehienez ere

13 mm

10,02

20 mm

26,10

25 mm

37,93

30 mm

61,93

40 mm

110,18

50 mm

172,16

65 mm

288,27

80 mm

440,82

100 mm

688,85

125 mm

1.074,93

150 mm

1.288,80

1.–Kontuan izan gabe ura zertarako erabiltzen den, salbu eta suteen zerbitzua bada, halakoetan kontagailuaren neurriari edo, kontagailurik ez badago, hodiaren diametroari dagokion tarifaren %10 izanen baita tarifa, baldin eta 49 milimetro baino txikiagoa bada, handiagoa izanez gero tarifa orokorraren %20 izanen baita.

b) 6. artikuluaren b) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari, saneamenduko kuota finkoa sortuko baitu:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

EUROAK/LAUHILEKOA

Gehienez ere

13 mm

8,91

20 mm

21,09

25 mm

32,95

30 mm

47,45

40 mm

84,36

50 mm

131,80

65 mm

222,75

80 mm

337,42

100 mm

527,22

125 mm

658,75

150 mm

790,50

Kontuan hartu gabe hustutako ura zertan erabili den.

Saneamenduko zerbitzua eskura izanik, hargune bat baino gehiago duten finketan, zerga-egitate kopuruarekin biderkatuko dute tarifa.

c) 6. artikuluaren c) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari, horniduraren kuota aldakorra sortuko baitu:

–A-1 tarifa:

Hornidura kontratatuak etxeko kontuetan erabiltzeko, baita udal eta kontzejuetan ere, herriko etxeetan eta Udalaren gainerako zerbitzu publikoetan, ongintza zentroetan eta ikastetxeetan: 0,3378 euro/metro kubikoa.

–A-2 tarifa:

Hornidura kontratatuak, industrian eta merkataritzan erabiltzeko. Kontzeptu honetan sartzen dira industriak, bulegoak, lantokiak, aisiarako finketako ureztatze eta apaintze lanetarako hornidura, militarren eraikinak, obrak, haztegiak, bizigarritasun agiririk ez duten eraikinetarako hornidurak eta orokorrean beste tarifa batean zehaztu gabeko jarduera edo erabilerak: 0,5230 euro/metro kubiko kontsumitua.

–A-3 tarifa:

Hornidura kontratatuak, udal eta kontzejuei dagozkienak, udal erabilera publikoko kirol instalazioetan erabiltzeko: 0,2268 euro/metro kubiko kontsumitua.

–A-4 tarifa:

Ureztaketarako edo suteetarako ahoak direnean: 0,5230 euro/metro kubikoa.

–A-5 tarifa:

Udal eta kontzejuen erabilera iturri publikoetan eta apaingarri publikorako ureztatze lanetan: 0,1721 euro/metro kubikoa.

–A-6 tarifa:

Ur ihesei dagozkien kontsumoak: 0,2122 euro/metro kubikoa.

–A-7 tarifa:

Mankomunitatean sartu gabe dauden udal eta kontzejuei zuzenean egindako hornidurak: 0,3062 euro/metro kubikoa.

–Instalazio partikularretan gertatzen diren ur-ihes ezkutuen tarifazioa.

Instalazio partikular batean nabarmentzen bada ur-ihesa badela, kontagailuak erregistratu duena, eta interesdunaren axolagabekeria larriagatik edota nahita egina ez bada, honako tarifa hauek aplikatuko dira:

Ur-ihesa, gehienez 100 m³-koa bada, ez da inolako murriztapenik eginen.

Ur-ihesa 100 m³-tik goitikoa eta 300 m³-tik beheitikoa bada, eta ohiko ur kontsumoaren %50etik goitikoa bada, ihes egindako metro kubikoak tarifatuko dira, eta ez da aplikatuko Nafarroako ibaien arazketa-kanonari dagokiona.

Ur-ihesa, 300 m³-tik goitikoa bada, eta ohiko ur kontsumoaren %50etik goitikoa bada, 300dik goiti erregistratutako metro kubikoak tarifatuko dira, A-6 tarifa aplikatuz, eta gainera, ez da arazketa-kanona aplikatuko. (Ihes egindako lehenbiziko 300 m³-ei aurreko paragrafoko murriztapena aplikatuko zaie).

–Gainpresio edo bulkada errekargua: 0,15 euro / m³, aplikatu beharreko edozein tarifarako.

d) 6. artikuluaren d) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari, zerbitzuko altaren tasa sortuko baitu:

d-1:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

ALTARAKO KUOTA BEHIN BETIKOA

(euro)

Gehienez ere

13 mm

66,69

20 mm

112,01

25 mm

149,35

30 mm

198,91

40 mm

313,30

50 mm

476,04

65 mm

849,16

80 mm

1.249,74

100 mm

1.901,06

125 mm

2.913,09

Zerbitzuaren xede bakarra su-itzaltze zerbitzua egitea denean, %50 beheitituko da oro har ezarritako tarifa.

d-2:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

ALTARAKO KUOTA BEHIN-BEHINEKOA

(euro)

Gehienez ere

50 mm

47,62

125 mm

91,68

Lauhileko kuota behin-behinekoa, 35,02 euro izanen da, kontagailu mota guztietarako.

d-3:

Etxean erabiltzeko, kuota finkoa 29,87 euro izanen da, eta eskatzen den denboraren arabera handituko da: 7,21 euro aste bakoitzeko; kontagailua ezarriz gero, dagokion zenbatekoa.

Industrian erabiltzeko, kuota finkoa 29,87 euro izanen da, eta eskatzen den denboraren arabera handituko da: 33,99 euro aste bakoitzeko; kontagailua ezarriz gero, dagokion zenbatekoa.

Zenbait onuradunendako hargune bakarra eskatzen denean, tasa bakarra sortuko da, 29,87 eurokoa, haientzat guztientzat. Kontsumo tasa bakoitzari aplikatuko zaio.

e) 6. artikuluaren e) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari, horniduraren baldintzen aldaketaren tasa sortuko baitu:

e-1. Kuota finkoa: 74,16 euro.

Aurreko zenbatekoari kuota aldakor bat gehituko zaio: kontagailu berriaren eta zaharraren arteko behin betiko altaren kuoten arteko aldearen arabera, baldin eta alde hori positiboa bada.

e-2. Tarifaren prezioa 0,00 euro izanen da.

e-3. Zerbitzu hau egiteko administrazio lanen kostua 20,90 euro izanen da.

f) 6. artikuluaren g) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, zerbitzuko hargune edo lotunearen tasa sortuko baitu:

f-1. Hargune soiletarako (hornidura edo saneamendua): 132,08 euro.

f-2. Hargune bikoitzetarako (hornidura eta saneamendua):

–Etxebizitza blokea:

1.–Eraikina lotzeagatik, banaketa sareari lotzeko baimena ematen denean, etxebizitza bakoitzeko: 147,86 euro.

2.–Etxebizitza bakoitzeko lotunea, obra burutu ondotik: 36,97 euro.

Etxebizitza edo negoziorako lokal bakar baten sustapena eta eraikuntza baldin bada, f-2 tarifa bakarra izanen da: 184,81 euro.

f-3. Negozio-lokal bakoitzaren lotune bakoitza: 184,81 euro.

g) 6. artikuluaren g) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, erabiltzailearen kontagailuak konpontzeko tasa sortuko baitu:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

ZENBATEKOA

Gehienez ere

50 mm

65,23

125 mm

243,54

h) 6. artikuluaren h) apartatuan ezarritako zerga-oinarriak tasa sorraraziko du, erabiltzaileak eskatuta alferrikako ikuskapena egiten denekoa: egiaztatu behar den kontagailu motaren arabera, ondoko tarifa aplikatuko da:

KALIBREA

TARIFA (euroak)

20 mm-raino

81,52

25mm-tik 40 mm-ra

113,52

50 mm-tik 65 mm-ra

145,52

65 mm-tik gora

200,00

Kontagailuaren irakurketak berrikusten badira tarifa 8,60 euro izanen da.

Aldatzeko proposamena: tarifa hau 0 eurora murriztea proposatu da.

i) 6. artikuluaren i) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari, joan-etorrien tasa sortzen duen horri: jarduketa hauetan guztietan 29,87 euro kobratuko da joan-etorri bakoitzeko.

j) Uren zerbitzuaren gaineko Erregelamenduan ezarritako zehapenak aplikatuko dira, oro har.

k) 6. artikuluaren k) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari, Jurramendiko Mankomunitatearen sute-ahoen sarea eskura izan eta mantentzeko tasa sorraraziko baitu:

k-1. Hornidura modu puntualean eskura izatea, 5 egun natural baino gutxiagoko aldirako: 30,90 euro.

k-2. Aldian behin eskura izatea:

–Lau hilean behin: 618,00 euro.

–Urtean: 1.442,00 euro.

l) 6. artikuluaren l) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari, sute-ahoen sarearen bitarteko ur kontsumoaren kuota sortuko baitu: 0,5230 euro/metro kubikoa.

7.2. Tarifa berezia, diru premia handia duten zerbitzuaren erabiltzaileendako.

Uraren ziklo integralaren zerbitzuak emateari aplikatzen zaizkion tarifei dagokien kuota, guztira (artikulu honetan jasotzen dena), orokorrean aplikatu behar den kuotaren %50 izanen da, baldin eta erabiltzaileak ondoko baldintzak betetzen baditu:

a) Tarifa ordaintzera beharturik dagoena izatea Nafarroako Gobernuko Ongizate Departamentuak emandako gizarteratze-errentaren onuradun edo 65 urtetik gorakoentzako kotizazio gabeko pentsioa jasotzen duena.

b) Tarifa ordaintzera beharturik dagoenak txosten bat aurkeztu behar du, kasuan kasuko Gizarte Ongizateko zerbitzu publikoek emana, frogatzeko eskatzaileak betetzen dituela gizarteratze-errentaren onuradun izateko aurreikusten diren baldintza ekonomikoak, hura benetan jasotzen ez badu ere, eskubidea agorturik izateagatik edo hura aitortzeko edukitzeagatik.

c) Ezin izanen dute tarifa honetaz baliatu, aurreko baldintzetako zenbait bete izanik ere, urteko kopurua Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa bider 1,25 baino handiagoa batzen duten beste diru-sarrera gehigarriak jasotzen dituztenek, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik, familia unitatea izanik odol edo ezkontza bidezko bigarren gradura artekoa. Halaber, pentsioa edo prestazioa eman baino lehen ez bada diru-sarreren eta ondarearen baloraziorik egin, eskatzailearen higiezinen eta higigarrien ondareak ez ditu gaindituko Oinarrizko errenta arautu zuen apirilaren 19ko 120/1999 Foru Dekretuaren bidez ezarritako zenbatekoak.

d) Betiere tarifa honen onuraduna kontratuaren titularra izanen da, edo bestela haren senarra edo emaztea, edo erregistratuko bikoteko kidea, eta familia unitatearen ohiko etxebizitzari baizik ez zaio aplikatuko. Onuradunak, kasu guztietan, zerbitzuaren xedeko etxebizitzan egon behar du erroldaturik.

Eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1.–Eskaera, Mankomunitateak ezarritako ereduaren araberakoa.

2.–a) edo b) eta d) apartatuetan ezarritako betebeharrak betetzen direla frogatzen duten agiriak.

Tarifa hori, behin onetsita, kasuan kasuko urte naturalean izanen da aplikagarri, eta ezin izanen du ondoriorik sortu eskatzen den lauhileko naturalean baino lehenago. Tarifa bereziaren aintzatespena automatikoki luzatuko da lau hilabeteko epetan, ordenantza honetan aurreikusitako erregulazioa aldatzen ez den bitartean. Jurramendiko Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du egoera berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta tarifa osoa aplikatuko die baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunei, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenei ere.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuotak

8. artikulua.

Zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

9. artikulua.

Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeetan ezartzen diren maneran eta halabereko baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Fidantzak

10. artikulua.

Mankomunitateak ordenantza honetako 4. artikuluko d) edo e) apartatuetan definitzen diren zerbitzuetako bat egiten duenean, fidantza galdatuko dio zerbitzua eskatzen duenari, zerbitzuan baja eman baino lehentxeagoko aldian Mankomunitatearekin izan ditzakeen zerga betebeharrei aurre egin ahal izateko.

Dagokion tasa ordainarazten den unean eta agirian berean galdatuko da fidantza hori.

Kontagailuaren kalibrearen araberakoa izanen da fidantzaren zenbatekoa, taula honi jarraikiz:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

FIDANTZA (euro)

Gehienez ere

13 mm

Salbuetsirik

150 mm

65,00

125 mm

240,00

4. artikuluko e-1 apartatuan bildutako kasuak izanez gero, fidantzan dagokion aldea galdatuko da. Denbora zehatz baterako hornidurak izanez gero, sei hilabete bitarte, fidantzaren zenbatekoa 100 eurokoa izanen da.

X. KAPITULUA

Salbuespenak

11. artikulua.

Nafarroako Parlamentuan onetsitako foru legeetan espresuki aurreikusirik dauden salbuespen eta hobariak baizik ez dira onartuko, eta indarrik gabe gelditzen dira Nafarroako Foru Diputazioak, Mankomunitatean sarturik dauden toki entitateek edo beste edozein entitate edo erakunde publikok hartutako erabaki edo egindako jarduketa orotik sortzen diren guztiak.

XI. KAPITULUA

Kudeaketa arauak

12. artikulua.

Kontrakoa frogatu ezean, ezarrita eta abian dagoen kontagailu sail guztia Mankomunitatearena dela usteko da.

Zuzenbideak onartzen dituen frogabide guztiez baliatzen ahalko da erabiltzailea, kontagailuaren gainean bere jabetza eskubidea agerian uzteko.

Finka baterako hornidura eta saneamendu zerbitzuak batera kontratatuta dituzten erabiltzaileei tarifa bakarrean bildu ahalko zaizkie bi kontzeptuak, ordainagiria errazte aldera. Horren ondoriozko tarifa izanen da 7. artikuluko a) eta b) apartatuetan ezarritako kuota finkoen batura.

13. artikulua.

Ordenantza hau indarrean sartzen denetik horniduraren zerbitzuan izaten diren altetan, enpresa hornitzaileak jarriko ditu kontagailuak, eta horiek Mankomunitatearenak izanen dira, salbu partikularrak bere kontagailua jarri nahi duela adierazten duenean. Halakoetan Industria Ministerioak homologatutako kontagailua ezarri beharko da.

XII. KAPITULUA

Tasen sortzapena

14. artikulua.

1. Laugarren artikuluaren a) eta b) apartatuetan ezarritako tasak sortuko dira urte natural bakoitzeko lehen egunean eta zergaldiak urte naturala hartuko du, salbu eta zerbitzua jasotzen hasi edo uzten den kasuetan, horrelakoetan kuota hainbanatu eginen baita.

2. 4. artikuluaren c) eta l) apartatuetan ezarritako tasak ur kontsumoa egiten den unean sortuko dira.

3. 4. artikuluaren d), e), f) eta k) apartatuetan ezarritako tasak sortuko dira zerbitzua emateko eskabide ofiziala egiten den unetik.

4. 4. artikuluaren g), h), i) eta j) apartatuetan jasotako tasen kasuan, zerbitzua egiten den unean sortuko dira.

XIII. KAPITULUA

Ordainarazpena

15. artikulua.

Ordenantza honetan ezarritako tasak arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4. artikuluaren a), b) eta c) apartatuetan ezarritako tasak, lauhilekoetan ordainaraziko dira; salbu eta abonatuaren kontsumoa edo arrisku egoera dela-eta enpresak uste badu horrek bihilekoetan ordaindu behar duela, eta hala izanen da, betiere, urtean 1.000 m³ baino gehiago kontsumituko dituela kalkulatzen denean. a) eta b) apartatuetan aipatzen diren tasak aldez aurretik ordainduko dira.

2. 4. artikuluko d), e), f), g), h) eta i) apartatuetan aurreikusitako tasak sortzapenaren unean ordainaraziko dira.

Aitzinekoa ukatu gabe ere, ez da ordainaraziko d), e), f), g) eta h) apartatuetan ezarritako tasa, Mankomunitateak ez baditu ematen eskatzen zaizkion zerbitzuak, eskabidea egiten denetik hasi eta 7 eguneko epean, baldin eta atzerapenaren errua enpresa hornitzaileari egozten ahal bazaio eta ez eskatzaileari.

3. k) eta l) apartatuetan aurreikusitako tasak sortzen diren unean ordainaraziko dira eta eskatutako une edo aldi bakoitzean egindako kontsumoaren likidazioa egin ondoan.

4. Mankomunitateak deusezta ditzake eta ez ordainarazi ordenantza honetan aurreikusitako tasak, baldin likidaziotik ateratzen den zenbatekoa hain baxua izanik, ez badu errentagarri egiten haien kobrantza. Ondorio horietarako, erreferentzia baliotzat 3 euroko printzipala ezarri da.

XIV. KAPITULUA

Diru-bilketa

16. artikulua.

1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 86. artikuluan aurreikusten denaren arabera, ordenantza honen 4. artikuluaren a), b) eta c) apartatuetan aurreikusitako tasak aplikatzeagatik ateratzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira.

2. Ordenantza honetako 4. artikuluaren a) eta b) apartatuetan ezarritako kuotei dagozkien tributu-zorrak isilbidez jakinarazitzat joko dira:

–Lauhileko bakoitzari dagozkionak, urteko lauhileko natural bakoitzaren lehenengo egunean.

3. Ordenantza honen 4. artikuluaren c) apartatuan ezarritako tasei dagozkien tributu-zorrak isilbidez jakinarazitzat joko dira:

–Urteko lauhileko natural bakoitzean zehar sortzen direnak: urteko hurrengo lauhileko naturaleko lehenengo egunean.

–15.2 artikuluak ukitutako abonatuendako: urteko bihileko natural bakoitzeko lehenengo egunean.

4. Artikulu honetako 2 eta 3. apartatuetan xedatutakoa gorabehera, eta borondatezko epean errekargurik gabe ordaindu ahal izateko 30 egun balioduneko epea bermatze aldera, horretarako eskubidea baitute subjektu pasiboek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 88. artikuluaren arabera, d), e), f), g), i), k) eta l) apartatuetan ezarritako tasen ondoriozko tributu-zorrak zerbitzuaren eskatzaileari jakinaraziko zaizkio, tasaren likidazioa jasoko duen agiri baten bidez.

Hortik aitzina, ordenantza honetan bildutako "jakinarazpenik gabeko" tasetan bezala, 30 egun balioduneko epea hasiko da borondatezko aldian eta errekargurik gabe ordaintzeko.

4. artikuluaren d), e), f) eta j) apartatuetan jasotako tasen kasuan, zerbitzua eskatzen den unean eginen da jakinarazpena.

4. artikuluaren g), h), i), k) eta l) apartatuetan jasotako tasen kasuan, zerbitzua eman ondotik eginen da jakinarazpena.

6. Borondatezko aldian eta errekargurik gabe ordaintzeko aurreko apartatuan adierazitako epea ukatu gabe ere, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Legearen 84. artikuluan xedatutakoaren arabera, ordenantza honen 4. artikuluaren d), e) eta f) apartatuetan jasotako tasen ondoriozko tributu-zorrak, behin zerbitzua eskatu duenari behar bezala jakinarazita, Lege horren 89. artikuluan aurreikusitako moduan kitatu beharko ditu, Mankomunitatearen Diruzaintzan edo horretarako gaitutako banku edo aurrezki bulegoetan. Baldintza hori bete gabe ez da emanen eskatutako zerbitzua.

17. artikulua.

Aurreko artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, epe exekutiboan ordaintzen ahalko dira honako errekargu hauekin, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluarekin bat:

a) %5ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, borondatez ordaintzeko 30 egun balioduneko epea bukatu eta premiamendu probidentziaren jakinarazpena jaso aurretik ordaindutako zorraren gainean.

b) %10ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, premiamendu-probidentzia jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean ordaindutako zorraren gainean.

c) %20koa, aurreko inguruabarrak ez daudenean ordaintzeko. Kasu horietan, borondatez ordaintzeko epea bukatu ondoko egunetik sortutako berandutze-interesak ere ordaindu beharko dira.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, epe exekutiboa hasiko da, non ez duen Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman.

18. artikulua.

Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahalko da:

a) Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboek, haiek adierazitako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboek, Mankomunitatearen Diruzaintzan, edo horretarako gaitutako banku edo aurrezki kutxen bulegoetan. Kreditu txartelaren bidez ere ordaintzen ahalko da.

XV. KAPITULUA

Arau-hauste eta zehapenak

19. artikulua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Erregelamenduan aurreikusitakoaz gain, Jurramendiko Ur Mankomunitateak ur zerbitzuaren erregelamenduan arau-hausteei eta zehapen araubideari buruz ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Lehena.–Mankomunitatea kudeatzen duen sozietatearen ardura da ordenantza honen ondoriozko tasak kudeatzea, Mankomunitateak eskuordeturik.

Bigarrena.–Jurramendiko Mankomunitateak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera subrogatzen dituen kontratuetan, dagokion udalerria atxikitzeagatik, eta azken hamar urteetan egoera bera gertatu den kasu guztietan, ez dira aplikatuko, hornidura eta saneamenduko kuota finkoen likidazioari dagokienez, ordenantza fiskal honetan 20 mm arteko kontagailuendako ezarritako tarifak, baldin eta abonatuak subrogazioaren egunean 15 mm-ko kontagailua lehendik ezarria badu. Kasu horietan 13 mm-ra bitarteko diametroa duten kontagailuendako tarifak aplikatuko dira, kalibrearen murrizketa egitea enpresarentzat teknikoki bideragarria izan arte edo abonatuak hornidura baldintzak aldatzeko eskatu arte.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko dira, ez baliorik ez ondoriorik ez dutela, hari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak izan.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

ORDENANTZA FISKALA, 2019AN HONDAKINAK BILDU, TRATATU ETA APROBETXATU EDO DESEGITEKO ETA ZERBITZU HORRI LOTURIK DAUDEN GAINERAKO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua.

Ordenantza fiskal hau ezarri da Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean eta beraiekin bat.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua.

Ordenantza honen helburua da tasak ezartzea hondakinak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko zerbitzurako eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jardueretarako. Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 10 c) artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak edo jarduerak egiteko tasena da.

Aurrekoa ukatu gabe, Jurramendiko Mankomunitateak Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa eskuordetu du, udal jatorriko hiri hondakinak tratatu, balioztatu eta beharrezkoa bada desegiteko eskumena erabil dezan, eta, beraz, Partzuergoak ekitaldi bakoitzerako onesten dituen tasak aplikatuko dira bere lurralde eremuan.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua.

Ordenantza hau Mankomunitatea osatzen duten udal eta kontzejuen mugarte guztietan aplikatuko da, baldin eta hondakinen zerbitzuan sarturik badaude, eskumena espresuki lagata.

Halaber, hondakinak kudeatzeko zerbitzuaren barrenean ez izan arren, halako entitate edo pertsona batzuek tasa hauen bidez finantzatzen diren zerbitzuak hartzen badituzte, haiei ere aplikatuko zaie ordenantza hau.

IV. KAPITULUA

Zerga-egitatea

4. artikulua.

Ordenantza honen xedeko zerbitzu edo jarduerak eskura izateak eta/edo erabiltzeak dakar zerga-egitatea. Zerbitzu eta jarduera horiek ondotik aipatzen dira eta beren tasak sortzen dituzte:

1. Arriskutsuak ez diren etxeko eta merkataritzako hondakinak bildu, garraiatu eta aprobetxatu edo desegiteko nahitaezko zerbitzua eskura izatea edo erabiltzea, hondakin horiek ondoko jatorria izanik:

a) Etxekoak.

b) Zerbitzuetakoak.

c) Merkataritzakoak.

d) Bulego publikoetakoak.

e) Ikastetxeetakoak.

f) Osasun zentroetakoak.

g) Egoitza zentroetakoak.

h) Erabilera esklusiboko edukiontziaren eskuragarritasuna.

j) Bilketa berezia, edukiontzi trinkotzailearekin.

k) Kaxa irekiarekin egindako bilketa berezia.

l) Hondakindegi kontrolatura traste handiak eta, orokorrean, nahitaezko bilketaren xede izan ez daitezkeen hondakinak botatzea.

Tarifa bakoitzean sartutako jardueren zerrenda ez da osoa eta, beraz, espresuki aipatu gabeko beste jarduera berdintsuak sartzen dira, gisa berekoak badira.

2. Borondatezko zerbitzu hauek ematea:

a) Ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpoko bilketa zerbitzu berezia.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboa

5. artikulua.

1. Ordenantza honetan ezartzen diren tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko nahiz juridikoak, jaraunspen jasogabeak, ondasun-erkidegoak eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten eta zerga ezar dakiekeen bestelako entitateak, baldin eta, edozein titulu dela bide, etxebizitzak, lokalak edo establezimenduak okupatu edo erabiltzen badituzte edo bertan bizi badira, eta horietarako egiten edo horien eskura jartzen bada nahitaezko zerbitzu orokorra.

Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 104. artikuluaren arabera, zergaduna ordezten duten subjektu pasiboak dira jabe gisa agertzen direnak Udal bakoitzeko Katastroko Erregistroan edo eraikin horien Hiri-lurreko Ondasunen Erregistro Fiskalean. Subjektu pasiboek kasuan kasuko onuradunei jasanarazten ahalko dizkiete kuotak.

2. Borondatezko zerbitzuaren kasuan, pertsona edo erakunde eskatzaileak eta zerbitzuaren xedeko hondakinen titularrak dira zergak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboak.

Kontzeptu batengatik edo bestearengatik titulartasunean edo erabileran ondorengoak direnei eskatzen ahal zaie pertsona fisikoek zein juridikoek egindako ustiapenen edo ekonomia jardueren ondoriozko zorra.

Eskuratzaileak eta eskualdatzaileak solidarioki erantzunen dute dagoen zorraz.

Norbaitek ustiategi edo ekonomia jarduera baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua.

4. artikuluko 1. apartatuan ezarritako zerga-egitateetarako, honako hau da zerga-oinarria, tarifa aplikatzeko, dagokion zuzenketa-indizearekin:

–1.a) zerga-egitaterako:

bizitegia den edo izan litekeen katastroko higiezin-unitatea.

–1-b, 1-c, 1-d, 1-e, 1-f eta 1-g zerga-egitateetarako:

establezimendu unitatea, jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanik duena edo martxan dabilena zerga horren pean ez dagoenean edo tasari lotutako jarduera egiten ari delako zantzurik bada. Establezimendu unitatea dagoela ulertuko da katastroko unitatea dagoenean.

–1-h, j, k zerga-egitateetarako:

edukiontzi kopurua, edukiera, joan-etorria eta bilketaren maiztasuna.

–1-l zerga-egitaterako:

botatako elementuen pisua.

–4.2 a) artikuluko zerga-egitaterako:

bilketaren maiztasuna, joan-etorria eta bolumena.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua.

7.1. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunak ezarriko ditu tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tasa eta tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik.

7.2. Tarifa berezia, diru premia handia duten zerbitzuaren erabiltzaileendako.

Uraren ziklo integralaren zerbitzuak emateari aplikatzen zaizkion tarifei dagokien kuota, guztira (artikulu honetan jasotzen dena), orokorrean aplikatu behar den kuotaren %50 izanen da, baldin eta erabiltzaileak ondoko baldintzak betetzen baditu:

a) Tarifa ordaintzera beharturik dagoena izatea Nafarroako Gobernuko Ongizate Departamentuak emandako gizarteratze-errentaren onuradun edo 65 urtetik gorakoentzako kotizazio gabeko pentsioa jasotzen duena.

b) Tarifa ordaintzera beharturik dagoenak txosten bat aurkeztu behar du, kasuan kasuko Gizarte Ongizateko zerbitzu publikoek emana, frogatzeko eskatzaileak betetzen dituela gizarteratze-errentaren onuradun izateko aurreikusten diren baldintza ekonomikoak, hura benetan jasotzen ez badu ere, eskubidea agorturik izateagatik edo hura aitortzeko edukitzeagatik.

c) Ezin izanen dute tarifa honetaz baliatu, aurreko baldintzetako zenbait bete izanik ere, urteko kopurua Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa bider 1,25 baino handiagoa batzen duten beste diru-sarrera gehigarriak jasotzen dituztenek, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik, familia unitatea izanik odol edo ezkontza bidezko bigarren gradura artekoa. Halaber, pentsioa edo prestazioa eman baino lehen ez bada diru-sarreren eta ondarearen baloraziorik egin, eskatzailearen higiezinen eta higigarrien ondareak ez ditu gaindituko Oinarrizko errenta arautu zuen apirilaren 19ko 120/1999 Foru Dekretuaren bidez ezarritako zenbatekoak.

d) Betiere tarifa honen onuraduna kontratuaren titularra izanen da, edo bestela haren senarra edo emaztea, edo erregistratuko bikoteko kidea, eta familia unitatearen ohiko etxebizitzari baizik ez zaio aplikatuko. Onuradunak, kasu guztietan, zerbitzuaren xedeko etxebizitzan egon behar du erroldaturik.

Eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1.–Eskaera, Mankomunitateak ezarritako ereduaren araberakoa.

2.–a) edo b) eta d) apartatuetan ezarritako betebeharrak betetzen direla frogatzen duten agiriak.

Tarifa hori, behin onetsita, kasuan kasuko urte naturalean izanen da aplikagarri, eta ezin izanen du ondoriorik sortu eskatzen den lauhileko naturalean baino lehenago. Tarifa bereziaren aintzatespena automatikoki luzatuko da lau hilabeteko epetan, ordenantza honetan aurreikusitako erregulazioa aldatzen ez den bitartean. Jurramendiko Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du egoera berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta tarifa osoa aplikatuko die baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunei, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenei ere.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuota

8. artikulua.

Zerga-oinarriari dagokion tasa edo tarifa eta indize zuzentzailea aplikatu eta kuotaren zati finkoa -erabilera bakoitzari dagokiona- gehitzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

Ateratzen den kuotak, guztira, ezin izanen ditu eranskinean adierazitako gehieneko zenbatekoak gainditu.

9. artikulua.

Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak eta hobariak

10. artikulua.

1. Nafarroako Parlamentuak onetsitako foru legeetan espresuki aipatzen direnak izanen dira onartuko diren salbuespen eta hobari bakarrak.

2. Bidezkoa izanen da ondoriozko tarifaren %50eko hobaria, tasaren xedea den etxebizitza edo lokala zaborrontzitik 500 metro baino gehiagotara dagoenean.

Hobari honetarako eskubidea sortzeko, ezinbesteko baldintza izanen da subjektu pasiboak aurretik hala eskatzea.

X. KAPITULUA

Sortzapena

11. artikulua.

1. 4.1. artikuluan ezarritako tasak. (a, b, c, d, e, f, g eta h tarifak) urte natural bakoitzeko urtarrilaren lehenetik sortuko dira, salbu eta zerbitzua urte hartan hasi edo bukatzen den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

2. Gainerako zerbitzu berezi edo borondatezkoetarako ezarritako tasak zerbitzua egiten denean edo egiten denetik sortuko dira.

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

12. artikulua.

Ordenantza honetan araututako tasak honako arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4.1) artikuluko a, b, c, d, e, f, g eta h tarifetan aurreikusitako tasak, urtero sortuko badira ere, zatika ordainaraziko dira lauhileko edo bihileko natural bakoitzaren hasieran. Erabilera esklusiboko edukiontziaren eskuragarritasuna dela-eta sortu diren tasak hilero ordaintzen ahalko dira.

2. Borondatezko zerbitzuengatiko tasak sortzen diren unean ordainaraziko dira.

XII. KAPITULUA

Diru-bilketa

13. artikulua.

1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 86. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, 4.1 artikuluan ezarritako tasak aplikatzetik sortzen diren tributu-zorrak “jakinarazpen gabeko” gisa hartuko dira.

2. 4.1) artikuluaren a, b, c, d, e, f, g eta h tarifetan aurreikusitako tasek sortzen dituzten tributu-zorrak, ordaindu behar diren lauhileko naturalaren lehenbiziko hilabetearen lehen egunean isilbidez jakinarazitzat hartuko dira. Egun horretatik aitzina, 30 egun baliodun izanen dira borondatezko aldian ordaintzeko.

3. Gainerako zerbitzu berezi edo borondatezkoetarako aurreikusitako tasak dagokien zorra jakinarazi ondoan ordainduko dira.

14. artikulua.

Aurreko artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, epe exekutiboan ordaintzen ahalko dira honako errekargu hauekin, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluarekin bat:

a) %5ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, borondatez ordaintzeko 30 egun balioduneko epea bukatu eta premiamendu probidentziaren jakinarazpena jaso aurretik ordaindutako zorraren gainean.

b) %10ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, premiamendu-probidentzia jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean ordaindutako zorraren gainean.

c) %20koa, aurreko inguruabarrak ez daudenean ordaintzeko. Kasu horietan, borondatez ordaintzeko epea bukatu ondoko egunetik sortutako berandutze-interesak ere ordaindu beharko dira.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, epe exekutiboa hasiko da, non ez duen Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman.

15. artikulua.

Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahalko da:

a) Ordainketak helbideratu dituzten subjektu pasiboek, horretarako adierazitako banku edo aurrezki kutxako kontuan kargatuz.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboek, edota helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak ordaindu gabe geratu diren kasuetan, Mankomunitatearen Diruzaintzan, edota honek kobratzeko gaitu ditzakeen banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.

XIII. KAPITULUA

Arau-hauste eta zehapenak

16. artikulua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Arau eta Erregelamenduetan arau-hausteei eta zehapenei buruz xedatutakoa aplikatuko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.–Orain arte ezarritako arau guztiak indarrik gabe gelditu dira, baldin eta maila berekoak edo txikiagokoak badira eta ordenantza honetako xedapenei aurka egiten badiete, haiekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Jurramendiko Mankomunitatea kudeatzen duen sozietatearen ardura da ordenantza honen ondoriozko tasak kudeatzea, Mankomunitateak eskuordeturik.

Bigarrena.–Ordenantza honek 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

ERANSKINA

Tarifak, 4. artikuluko zerga-egitateei dagozkienak (euro/n.u.)

JARDUERA

TARIFA FINKOA

TARIFA ALDAKORRA

KOEFIZIENTEA X ENPLEGATU EDO EGOILIAR BAKOITZEKO

GEHIENEKO KUOTA

a) Etxekoa-etxebizitzak:

Horien parekoak:

–Elkarte gastronomiko pribatuak (urtean 150 m³ bitarte ur kontsumitzen dutenak). Askaldegiak, txokoak eta antzeko lokalak, etxebizitzei erantsita ez badaude.

–4 logela bitarteko landetxeak.

–Aisialdiko finkak, 50 m² baino gehiago eraikita dutenak

34,74

34,74

b) Profesionalen bulegoak:

–Gestoriak.

–Agentziak.

–Kabineteak.

–Notariotzak.

–Erregistroak.

–Bitxi dendak-erloju dendak.

–Bankuak.

–Tabako-dendak eta ile-apaindegiak.

–Irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak eta erretirodunen elkarteak, ostatu publikorik gabeak.

–Beste tarifa batean sartu gabeko lanbide liberaletarako lokalak, baita etxebizitzetarako erabilerarekin bateragarri direnean ere.

–Ogi saltokiak.

–Norberaren produktuarendako hotz kamerak.

–Iturgintza eta elektrizitate arloko paratzaileak, pintoreak eta gainerako profesionalak, jendea hartzeko establezimendurik ez dutenak.

–Akademiak, haurtzaindegiak eta prestakuntza zentroak, 200 m² bitarte.

–Ospitaleak, klinikak, anbulategiak eta zentro medikoak, gehienez bi mediku ari badira.

24,99

%30

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 65,46 euro)

604,80

c) Merkataritzakoak:

c.1):

–Liburu dendak.

–Botikak.

–Opari dendak.

–Dolareak eta ardandegiak.

–Litxarreria dendak.

–Beilatokiak.

–Kalez kaleko azokako postu finkoa eta horretarako biltegiak.

–Autoak konpondu eta garbitzeko tailerrak.

–Gasolindegia.

–Eskulangintzako lantegiak.

–Kristaldegiak.

–Aroztegiak.

–Marmoldegiak.

–Zurgindegiak.

–Elektrizitate dendak.

–Edari biltegiak.

–Ogia eta horren eratorriak saltzeko denda.

–5 gelatik 8 gelara bitarteko landetxeak, jatetxerik gabeak. 5 gelatik 8 gelara bitarteko hostalak eta apopilo-etxeak.

–Gisako lokalak, merkataritzakoak zein industriakoak, beste tarifetan sartzen ez direnak

90,45

%30

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 130,90 euro)

604,80

c.2):

–Zapata dendak eta jantzi dendak.

–Burdindegiak.

–Drogeriak.

–Ordezko piezen dendak.

–Apopilo-etxeak eta aterpetxeak.

–Komentuak.

–8 gela baino gehiagoko landetxeak, jatetxerik gabeak.

–Jatetxerik gabeko aterpetxeak eta 8 gela baino gehiagoko hostal eta apopilo-etxeak.

–Kontserba lantegiak.

–Mertzeriak.

–Inprimategiak.

–Fruta eta barazki biltegiak.

–Etxetresna elektrikoen dendak eta kiroletarakoak.

–Altzari dendak.

–Janari dendak (barazkirik saltzen ez dutenak).

–Elikagai dendak (barazkirik saltzen ez dutenak).

–Harategiak.

–Prestalekurik gabeko gozotegiak.

–Bazarrak.

155,88

%30

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 196,33 euro)

604,80

c.3):

–Arrandegiak.

–Barazkiak saltzen dituzten elikagai dendak.

–Prestalekua duten gozotegiak.

286,74

%50

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 327,20 euro)

750,81

c.4):

Harakindegia, urdaitegia, barazki dendak edo arrandegia duten supermerkatu eta autozerbitzuak. (Bakar-bakarrik 150 m²-tik gorako establezimenduak)

286,74

%50

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 327,20 euro)

3.754,05

c.5):

–Jatetxeak, hostalak, apopilo-etxeak eta aterpetxeak jantokiarekin.

–4 gela baino gehiagoko landetxeak, jatetxea dutenak, jantokirik gabeko aterpetxeak eta jatetxea duten hostalak eta apopilo-etxeak

352,23

%50

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 391,60 euro)

1.536,30

c.6):

–Hotelak, kanpinak

352,23

%50

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 391,60 euro)

7.843,05

c.7):

–Ostatuak, kafetegiak, biltokiak, elkarte gastronomikoak (urtean 100 m³ ur baino gehiago kontsumitzen dutenak), dantzatokiak, ostatua duten kirol elkarteak, kasinoak eta erretiratuen elkarteak, jendeari zerbitzatzeko kanpoko langileak dituztenean

271,17

%50

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 311,62 euro)

953,40

d)

–Herriko etxeak, kontzeju etxeak, bulego publikoak, erakunde publikoak, liburutegiak, museoak, kultur etxeak, auzitegiak, erlijio edo gizarte etxeak, kultua edo jarduera egunero dutenak

34,74

%100

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 65,46 euro)

604,80

e)

–Ikastetxeak, haurtzaindegiak, akademiak 200 m² baino gehiagokoak

(Jantokia badute, aipatu tarifari %2 gehituko zaio, egoiliar bakoitzeko, eta gehieneko kuota 1.912,62 euro izanen da)

155,88

%10

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 196,33 euro)

1.001,07

f)

Ospitaleak, klinikak, anbulategiak eta zentro medikoak, bi mediku baino gehiago badituzte.

–Langile egonkorrik ez duten osasun etxeak

155,88

34,74

%10

(Enplegatu bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 196,33 euro)

8.718,33

g)

Egoitzak, kuartelak eta zahar etxeak

333,48

%10

(Egoiliar bakoitzeko)

(Oinarrizko tarifa: 373,79 euro)

8.718,33

TRATAMENDUAREN TARIFAK CARCARKO ARAZTEGIAN

(prezioa/T)

PREZIOA

(euro/Tm)

Bakarrik paperez eta kartoiz osatutako hondakinak

7,81

Bakarrik plastikozko ontziez osatutako hondakinak

7,81

Materia organikoko hondakinak, industriatik heldu direnak, ezpurutasunik gabeak

7,81

Zuraren hondakinak, konposatu berezi edo toxikorik gabeak, kimatze hondarrak eta landare hondarrak:

–Xehatua

–Xehatu gabea

5,46

13,10

Zuraren hondakinak, aurrekoak ez direnak:

–Xehatua

–Xehatu gabea

24,02

36,04

Mota ezberdinetako hondakinak, berreskuratu ezin direnak eta biodegradagarriak ez diren etxeko hondakinekin pareka daitezkeenak.

–Paketatua

–Paketatu gabea

54,60

76,44

Nolanahiko hondakinak, atzera botatako ekoizpenak baizik osatzen ez dutenak, balioztatu gabeak eta beste produktu berezi batzuk ez dituztenak:

–Paketatua

–Paketatu gabea

28,39

43,68

Lohiak, konposterako on direnak

19,52

Obra hondakinak, 300 kg-tik beheiti

24,96

Obra txikien hondakinak, 300 kg-tik goiti

78,00

Landare-lurrak edo gisa berekoak

3,12

Lohi onargarriak, egonkortuak, konposterako on ez direnak

31,20

Tamaina handikoak (altzariak eta etxetresna elektrikoak)

-

Ibilgailu abandonatuak (automobil bakoitzeko)

120,64

Ibilgailu abandonatuak (kamioiak eta gisakoak)

603,20

Nolanahi ere, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

1. Osagai toxiko edo arriskutsuak dauzkan hondakinik ez da onartuko.

2. Likidoak edo lohiak ez dira onartuko, hezetasun portzentajearen ondorioz araztegiko makinetan ezin badira erabili.

3. Hondakinak botatzen diren aldiro, 3,50 euro ordainduko da gutxienez.

4. Lizarrako transferentziagunean botatzea:

–Gehienez ere 1 m³ onartuko dira.

–Gehienez ere 300 Kg-ko obra-hondakinak onartuko dira.

2. BORONDATEZKO ZERBITZUAK

Bilketa:

Ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpoko bilketa zerbitzuak, kamioi trinkotzailearekin. (Emandako denboraren arabera).

62,40 euro/ordua

Etxeko animalia hilak

124,80 euro bakoitza

Hondakinak garbiguneetan:

1. Etxeko hondakinak (dohainik)

2. Merkataritzakoak eta industriakoak (hirikotzat har daitezkeenak):

–Borondatezko harreraren mende egonen dira, haien jatorriaren, bolumenaren eta ezaugarri fisiko-kimikoen arabera

Doakoa

Helmugan zehaztu beharreko prezioa

–Gai geldoen hondakindegian eta transferentziagunean bota nahi bada, aitzinetik eskaera egin beharko da eta hondakinaren ezaugarri fisiko-kimikoak zehaztu.

Carcarko plantan hondakinak onartuko dira bertako Ingurumen baimen integratuan (AAI) ezarritako mugei jarraituz.

Tarifei lehentasunez aplikatzeko xedapenak

–Hiri hondakinak sortzen dituen establezimendu-unitate bati -eta halakotzat hartuko da sartzeko ate bat bakarra duena- tarifa multzo bat baino gehiago badagozkio, aplikatzen ahal zaizkion tarifetatik handiena baizik ez zaio aplikatuko.

–Ikuskatze lana eginik, ofizioz edo interesdunak eskaturik, tarifa aldatzen ahalko da, errealitatea nabarmen bestelakoa denean, egiaztatu den erabilera egiazkoaren arabera fakturatu dadin.

–B, C, E, F eta G tarifetan aurreikusi jardueretan, hondakinak batez bestekoa baino franko gehiago direnean -eta halakotzat hartuko dira modu esklusiboan edukiontzi bat edo gehiago erabiltzen bada-, erabilera esklusiboko edukiontziaren bilketari eta tarifari emanen zaie lehentasuna.

–Lau hilabetetik beheitiko "denboraldian" egiten diren jarduerek lauhileko kuota bakar bat sortuko dute, jarduerari dagokion tarifan.

–Kalez kaleko azokako postu finkoak kasuan kasuko udalari ordainduko zaizkio zuzenean, bilketa berezia behar dutenean.

–Gehieneko kuota ez zaio aplikatuko erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifari.

–Koefiziente aldakorra aplikatzeko, ez da kontuan hartuko ustiapenaren titularra, D tarifan salbu.

–Harako c.7 epigrafeko jarduerei, 300 biztanletik beheitiko udalerri batean badaude eta soilik asteburu eta jaiegunetan irekitzen badira jendearentzat, multzoko tarifa txikiena aplikatuko zaie.

–Titularrik gabeko establezimendu sanitario publikoei tarifarik txikiena aplikatuko zaie.

–c-3 tarifako establezimenduei, 300 biztanletik beheitiko herri batean badaude eta langilerik ez badute, c-1 tarifa aplikatuko zaie.

–Merkataritzako eta zerbitzuetako jardueretan bidezkoa izanen da ezarritako tasaren %50eko murrizketa zerbitzua etxeko hondakinen bilketari baizik ez dagokionean subjektu pasiboak merkataritzako hondakinen bilketa kudeatzaile baimendu batekin kontratatua duelakoz.

(Azken lerroalde hau gehitu da Zerbitzuaren Ordenantza Orokorrean egindako aldaketekin bat egiteko).

3. Erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifa:

a) Hiri lurzoruko instalazioak:

BILKETA BAT ASTEAN

2 BILKETA ASTEAN

3 BILKETA ASTEAN

4 BILKETA ASTEAN

5 BILKETA ASTEAN

6 BILKETA ASTEAN

Edukiontzi 1

508,56

1.017,12

1.525,68

2.034,24

2.542,80

3.051,36

2 edukiontzi

864,24

1.728,48

2.595,84

3.460,08

4.324,32

5.188,56

3 edukiontzi

1.120,08

2.237,04

3.354

4.474,08

5.594,16

6.711,12

4 edukiontzi

1.422,72

2.842,32

4.265,04

5.687,76

7.113,60

8.533,20

5 edukiontzi

1.725,36

3.453,84

5.176,08

6.901,44

8.629,92

10.352,16

6 edukiontzi

2.034,24

4.065,36

6.096,48

8.130,72

10.161,84

12.196,08

7 edukiontzitik goiti

340,00/eduk.

683,00/edukiontzia

980,00/edukiontzia

1.273,00/edukiontzia

1.566,00/edukiontzia

1.856,00/edukiontzia

b) Hiri lurzorutik urrun dauden instalazioak (herrigunetik kanpoko lurzorua):

BILKETA BAT ASTEAN

2 BILKETA ASTEAN

3 BILKETA ASTEAN

4 BILKETA ASTEAN

5 BILKETA ASTEAN

6 BILKETA ASTEAN

Edukiontzi 1

558,48

1.113,84

1.675,44

2.230,80

2.789,28

3.344,64

2 edukiontzi

945,36

1.896,96

2.842,32

3.793,92

4.739,28

5.687,76

3 edukiontzi

1.226,16

2.449,20

3.675,36

4.901,52

6.127,68

7.350,72

4 edukiontzi

1.560

3.120

4.673,76

6.233,76

7.793,76

9.353,76

5 edukiontzi

1.896,96

3.793,92

5.687,76

7.584,72

9.481,68

11.378,64

6 edukiontzi

2.230,80

4.461,60

6.689,28

8.920,08

11.147,76

13.378,56

7 edukiontzitik goiti

371,00/edukiontzia

733,00/edukiontzia

1.048,00/edukiontzia

1.367,00/edukiontzia

1.682,00/edukiontzia

1.994,00/edukiontzia

Tarifa hilabeteka hainbanatzen ahalko da.

Emandako zerbitzua hilabetetik beherakoa bada, 100 euroko errekargua izanen du, edukiontziak paratu eta kentzeko kostuak konpentsatzeko.

Tarifa hau aplikatu behar denean ez du eraginik izanen jarduera eta tarifa guztientzat ezarritako gehieneko kuotak.

–Hondakin organikoak sortzen diren jardueretan nahitaez bi edukiontzi bederen erabili beharko dira (bata materia organikoarentzat eta bestea geldoarentzat). Arrazoi horren ondorioz beharrezkoa bada bi edukiontzi paratzea, tasak %25eko hobaria izanen du (soilik a) 1 ataleko erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifaren kasuetarako).

–Hilerri, futbol zelai edo lorategietan, Udalaren erabilera publiko esklusiboko edukiontziak direnean, bakarrik materia organikoa biltzekoa behar bada, tasak %50eko hobaria izanen du.

–Hiri lurzoru finkatuan ez da erabilera esklusiboko edukiontzirik emanen, ez bada eskatzaileak egunean 800 litrotik goitiko hondakinak sortzen dituelako.

–Biltzeko maiztasuna Mankomunitateak berak ezarriko du; betiere, establezimendua zein lekutan dagoen, inguruko ohiko bilketaren arabera.

–Ezarri diren tarifak 1.000 l bitarteko edukiontzientzat dira. Edukiontzia handiagoa bada, koefiziente zuzentzaile bat aplikatuko da, handitutako edukieraren araberakoa.

4. Tarifak, bilketa edukiontzi trinkotzailearekin eta kaxa irekien bidez egiten denean:

EDUKIONTZI TRINKOTZAILE MUGIKORRAK

EDUKIERA

EUROAK HILEAN

1.–Trinkotzailea alokatzeko tarifa

15,0 m³

426,00

17,5 m³

439,00

20,0 m³

456,00

2.–Tarifa, edukiontzia jaso eta kentzeagatik

DISTANTZIA

EURO/ BILKETA

20 km-raino

87 euro + 78 euro/Tm

20 km-tik 30 km-ra

99 euro + 78 euro/Tm

30 km-tik gora

109 euro + 78 euro/Tm

KUTXA IREKIKO EDUKIONTZIAK

URTE TARTEA

EUROAK HILEAN

1.–Kaxa irekia alokatzeko tarifa

Hilabetekoa

114,00

2.–Tarifa, kaxa jaso eta kentzeagatik

DISTANTZIA

EURO/BILKETA

20 km-raino

87,00

20 km-tik 30 km-ra

99,00

30 km-tik gora

109,00

Trinkotzaileekin eta kaxa irekiekin egiten den bilketa Mankomunitatearen bitartekoen eta bilketagai diren hondakinen ezaugarrien mende egonen da.

BILKETA BEREZIAK KAMIOI BESODUNAREKIN

ZERBITZU ORDUA

JOAN-ETORRIA

1.–Tarifa, zerbitzu ordu eta km bakoitzetik

63,21 euro/ordua

0,98 euro/km

Kaxa irekiko kamioekin edo trinkotzaileekin egiten den bilketaren tarifa metatu eginen zaio hondakinak botatzeko tasari, ordenantza honetan aurreikusitakoari, alegia.

Iragarkiaren kodea: L1902251