2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
2019ko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2019ko otsailaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldiko plantilla organikoa. Idazkaritzan (San Salbatore kalea, 11-behea; Tafalla) egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluak xedatuari jarraikiz.
Erreklamaziorik egon ezean, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.
Tafallan, 2019ko otsailaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.
Iragarkiaren kodea: L1902590