55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAIZKO, ARESOKO, BETELUKO, LARRAUNGO ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA

Laburpena, onetsi ziren kiroleko prestakuntza ikastaroak egin dituzten pertsonendako diru-laguntzen deialdiarena. 2019. urtea

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 442312.

Lehena.–Onuradunak.

Ondoko baldintzak betetzen dituzten pertsonek eskatzen ahalko dute diru-laguntza:

1.–Eskatzaileak Araizkoa, Aresokoa, Betelukoa, Larraungoa edo Lekunberrikoa beharko du izan.

2.–Jarduera fisikoarekin eta kirolarekin zerikusia duten prestakuntza ikastaroa izatea.

3.–2018an ikastaroa bukatu eta gainditu izana.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da Araitz-Areso-Betelu-Larraun-Lekunberriko pertsonei laguntzea, jarduera fisikoarekin eta kirolarekin zerikusia duten prestakuntza ikastaroak egiteko gastuetan.

Oinarri hauetan ezarritako baldintzez gain, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatua aplikatuko da, baita Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan xedatua ere.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Mankomunitatea osatzen duten udaletan eskuratu ahalko dira, hau da: Araizko, Aresoko, Beteluko, Larraungo eta Lekunberriko udaletan.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Mankomunitatearen 2019ko aurrekontuen arabera, diru-laguntzen deialdi honetan gehienez ere 1.000 euro esleituko dira.

Bosgarrena.–Aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 30era artekoa izanen da.

Betelun, 2019ko martxoaren 1ean.–Lehendakaria, Joseba Eskamendi Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1903273