55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAIZKO, ARESOKO, BETELUKO, LARRAUNGO ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA

Laburpena kirol jarduerak sustatzeko 2019ko diru-laguntzen deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 442311.

Lehena.–Onuradunak.

Diru-laguntza eskatu ahalko dute legez eratutako kirol klubek, egoitza Mankomunitatearen udalerrietako edozeinetan badute eta Nafarroako Gobernuko Kirol Entitateen Erregistroan eta Entitateen Udal Erregistroan inskribaturik badaude.

Bigarrena.–Xedea.

Laguntzak emateko deialdi honen xedea da kirol kluben parte hartzea sustatzea, Mankomunitatearen iritziz interesekotzat jotzen diren kirol jarduerak bultzatzeko eskola-umeen artean.

Laguntzak emanen zaizkie kirol klubei 2018-2019 denboraldiko gastuetarako, hau da 2018ko abuztuaren 1etik 2019ko uztailaren 31 bitarte egindako edozein jardueretarako.

Oinarri hauetan ezarritako baldintzez gain, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatua aplikatuko da, baita Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan xedatua ere.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Mankomunitatea osatzen duten udaletan eskuratu ahalko dira, hau da: Araizko, Aresoko, Beteluko, Larraungo eta Lekunberriko udaletan.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Mankomunitatearen 2019ko aurrekontuen arabera, diru-laguntzen deialdi honetan gehienez ere 3.500 euro esleituko dira.

Bosgarrena.–Aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatea osatzen duten udalen iragarki-oholetan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Betelun, 2019ko martxoaren 1ean.–Lehendakaria, Joseba Eskamendi Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1903272