55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAIZKO, ARESOKO, BETELUKO, LARRAUNGO ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak 2019ko plantilla organikoa onetsi zuen, hasiera batean, 2019ko otsailaren 8an eginiko osoko bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 271. artikuluarekin lotuta, onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Betelun, 2019ko martxoaren 1ean.–Lehendakaria, Joseba Eskamendi Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1903263