2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBEKO ETA ELGORRIAGAKO UDALEN BATASUNA
2019ko aurrekontua. Hasierako onespena
Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren Batzar Delegatuak, 2019ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Batasunaren 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Donezteben, 2019ko martxoaren 5ean.–Udalen Batasuneko burua, Santiago Uterga Labiano.
Iragarkiaren kodea: L1903269