55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Alkatearen eskuordetza, ezkontza zibila egiteko

Alkatearen 2019ko otsailaren 26ko 12/2019 Ebazpenaren bidez, alkateak Udaleko zinegotzi den Mikel Huarte Martijaren esku utzi du heldu den 2019ko martxoaren 1ean Larraungo Udaletxean ezkontza zibila egiteko eskudantziaren erabilpena.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Larraunen, 2019ko otsailaren 26an.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1902915