55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2019an

Girgillaoko Udalak adierazi du heldu den 2019ko apirilaren 5ean bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2019ko ekitaldiko zerga borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2019ko apirilaren 8an kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen bidez kobratuko dira.

Etxarren Girgillaon, 2019ko martxoaren 4an.–Alkatea, Fco. Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L1902996