55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

7/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, honako honetan xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua.

7/2018, honako gastu partida handitzea: 44250 22100 - “Argien efizientzia hobetzea”: 2.100,00 euro. Finantzaketa: Gastuen partida hau murriztea: 4220-6810001, “Industrialdea”. 2.100,00 euro murriztuko da.

8/2018, honako gastu partida handitzea: 9200 2120000 - “Udalaren mantentze-lanak”: 10.600,00 euro. Finantzaketa: Gastuen partida hau murriztea: 4220-6810001, “Industrialdea”. 10.600,00 euro murriztuko da.

Eulaten, 2019ko otsailaren 18an.–Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.

Iragarkiaren kodea: L1902627