55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2019ko lan egutegiaren aldaketa

Oltza Zendeako Udaleko Alkateak 73/2019 Ebazpena eman zuen, 2019ko otsailaren 26an.

Hona hemen haren testu osoa:

Urtarrilaren 23ko Alkatetzaren 19/2019 Ebazpenaren bidez, Oltza Zendeako Udalaren zerbitzuko langileen 2019ko lan egutegia onetsi zen.

Bestalde, aipatutako ebazpenaren lehenengo xedapenean, 2019ko aste barreneko jaien egutegia onetsi zen, abuztuaren 16a eta 19a barne, egun horietan Ororbiako bestak direlako.

Ororbiako Kontzejuak Udalari jakinarazi dio bestak hurrengo asteburuan ospatuko direla. Beraz, bidezkoa da aipatutako ebazpenaren lehenengo eta seigarren xedapenak aldatzea.

Horrenbestez, langileen ordezkariekin kontsultatu ondotik,

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Urtarrilaren 23ko 19/2019 Ebazpenaren lehenengo xedapena aldatzea, Oltza Zendeako Udalaren zerbitzuko langileentzat 2019ko jaien egutegia onetsi zuena. Horren arabera, honako egun hauek izanen dira jai egunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 7a: Errege egunaren ondoko astelehena.

–Urtarrilaren 8a: jaieguna Ororbian.

–Martxoaren 18a: San Jose egunaren zubia.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 23a eta 26a: Ororbiako bestak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 2a: San Frantzisko Xabierkoaren egunaren zubia.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Aldatzea urtarrilaren 23ko 19/2019 Ebazpenaren seigarren xedapena:

“Seigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2019. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta martxoaren 18a, abuztuaren 23a eta 26a eta abenduaren 2a, horiek jaiegun izanen baitira”.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Oltza Zendeako Udalaren iragarki-taulan ere.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Aditzera ematen dut, jakin dadin eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Oltza Zendean, 2019ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, Moises Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1902834