55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2019ko otsailaren 28ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren Aurrekontu Orokorra osatzen duten aurrekontuak 2019. urterako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2019ko martxoaren 1ean.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1902925