55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Kirol Patronatuaren kirol zerbitzuak emateko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantzan, 2019rako. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2018ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Kirol Patronatuaren kirol zerbitzuak emateko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantzan, 2019rako, urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko.

IGERILEKUEN ABONAMENDUEN TASAK 2019. URTEAN

HILABETEKO TARIFA

ERROLDATUAK

18 urtetik gorakoak

16,10 euro

14 urtetik 17 urtera

9,70 euro

4 urtetik 13 urtera

3,40 euro

ERROLDATU GABEAK

18 urtetik gorakoak

24,20 euro

14 urtetik 17 urtera

14,70 euro

4 urtetik 13 urtera

5,00 euro

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik (2018ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 27koa), ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2019ko otsailaren 25ean.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1902769