55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Laburpena, tokiko elkarteek antolatzen dituzten jarduerak laguntzeko diru-laguntza eta hitzarmen deialdiarena. 2019. urtea

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 442255.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (kodea): 442255.

Deialdi honek Berriozarko elkarteak diruz laguntzeko araudia ezarri nahi du, hainbat esparrutan egindako jarduerak sustatzeko. Kasu guztietan, egindako jarduera, egitarau edo ekitaldiek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna kontuan hartuko dute eta ez dute eduki sexistarik edo baztertzailerik izanen emakumeentzako.

Diru-laguntzak eskatzeko baldintzak.

1. Elkarteenak:

a) Eskaera egiten den egunean legalki eratuta egotea.

b) Helbide soziala Berriozarren izatea.

c) Tokiko Elkarteen Udal Erregistroan inskribatuta egotea (edo inskripzioa eskatuta izatea eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen) eta erregistroko datuak eguneratuak izatea.

d) Ordaindu beharreko zergak ordainduta izatea (udalarenak eta bestelakoak), baita Seguritate Sozialaren kuotak ere.

2. Programatutako jarduerenak:

a) Publikoak izatea eta berriozartar guztientzat zabalik. Horretarako nahikotasunez iragarriko zaizkio Berriozarko populazioari.

b) Diruz lagundutako jarduera guztien berri emanen da bakoitzari dagokion udal arloan (garaiz eta beharrezko datu guztiak), udal webgunean eta agendan horren berri argitara dadin.

c) Jarduerek ez dute sexuaren araberako bazterkeriarik ezarriko.

Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Eskaerak Udaleko Dirulaguntzen Oinarri Nazionalean argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun naturaleko epean aurkeztuko dira. Epe hori luzaezina izanen da. Dokumentazio guztia, eskaera eta justifikazioa. erregistro elektronikoan aurkeztuko da, ahal dela, www.berriozar.eus orriaren bidez.

Berriozarren, 2019ko otsailaren 27an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1903261