2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2019an
Diru-bilketari buruzko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da aurtengo martxoaren 25ean irekiko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2019. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.
Borondatez ordaintzeko azken eguna: aurtengo maiatzaren 4a.
CaixaBanken edo Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaindu ahalko da, aldez aurretik dagokion ordainagiria erakutsita, eta Udalaren www.berriozar.es web-orriaren bidez. Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu, eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.
Berriozarren, 2019ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Raúl Maiza González.
Iragarkiaren kodea: L1902776