55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Barañaingo Udalaren, Luis Morondo musika eskolaren eta Lagunak udal zerbitzuaren 2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2019ko martxoaren 5ean egin bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2019. urteko plantilla organikoa, bertan biltzen baitira entitatearena berarena, Luis Morondo musika eskolarena eta Lagunak udal zerbitzuarena.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluak, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da udal Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia paratu ondotik, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Barañainen, 2019ko martxoaren 6an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1903389