55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2019rako aurrekontua. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2019ko martxoaren 5ean egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, bertan biltzen baitira Udalarena berarena, Luis Morondo musika eskolarena eta Lagunak udal zerbitzuarena.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia agertu ondotik, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Barañainen, 2019ko martxoaren 6an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1903387