55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Akats zuzenketa, Lagunak Udal Zerbitzuaren ordenantza fiskalen eta prezio publikoen 2019. urterako aldaketaren behin betiko onespenarena (1. arauaren prezio publikoen eranskina)

Lagunak Udal Zerbitzuaren ordenantza fiskalen eta prezio publikoen 2019. urterako aldaketaren behin betiko onespena 2019ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14an. Ikusirik bertan jasotako 1. arauaren prezio publikoen eranskina ez zela osorik argitaratu, berriro argitaratzen da iragarkia. Hona hemen:

Barañaingo Udalak, 2018ko urriaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2019rako aldaketa, Lagunak Udal Zerbitzuaren ordenantza fiskaletan eta zerbitzu publikoetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2018ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12an, baita Barañaingo Udalaren ediktuen taulan paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluko aginduak betetzeko, aipatu ordenantzetako aldaketak behin betiko onetsitzat jotzen dira, eta haien testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Argitara ematen da aipatu agindua bete beharrez, eta ohartarazten da ezen honako ordenantza hauen aurka –xedapen administratiboak baitira– ez dela administrazio bidean errekurtsorik paratzen ahal, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari jarraikiz; hortaz, behin betiko onespen honen aurka bide hauetakoren bat erabiltzen ahalko da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2019ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Oihane Indakoetxea Barberia.

1. ARAUA.–ORDENANTZA FISKALA, LAGUNAK UDAL ZERBITZUAREN INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria.

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza honen prezio publikoa.

Kontzeptua.

2. artikulua. Arau honetan ezartzen diren prezio publikoak galdatuko dira Lagunak Udal Zerbitzuaren instalazioak nahiz kirol eta kultur jardueren erabilera baimenduak ekartzen dituen zerbitzuak egiteagatik. Erabiltzeko ordutegia izanen da indarra duena, organo eskudunak onetsirik.

Aurreikusi gabeko erabilerak salbuespenez baimentzen ahalko dira, baldin eta egin beharreko jarduera interesekotzat jotzen bada eta Zuzendaritza Batzordeak onesten badu.

Ordaindu beharra.

3. artikulua. Udal zerbitzuak zer pertsona edo entitateri baimentzen dien bere instalazio eta zerbitzuen erabilera, horiexek beharko dute ordaindu.

Halako pertsona edo entitate batzuei ez zaie prezio publikorik galdatuko, beren ezaugarri edo helburuak direla eta, Zuzendaritza Batzordeak hala erabakitzen badu.

Halaber, ez da prezio publikorik eskatuko Barañaingo Udalak sustatzen edo antolatzen dituen jardueretan, ezta beste batzuetan, Udala haiekin lankidetzan aritzen bada interesgarritzat jotzen dituelako.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak.

4. artikulua. Instalazioetara sarbidea ematen duen sarrera edo baimena eskuratzen denean sortzen da ordaindu beharra.

5. artikulua. Egun bateko balioa duten txartel edo sarrerak instalazioetan sartzeko unean luzatuko dira. Diru hori biltzeko arau berezia izanen da Lagunak udal zerbitzuko atezaintzan ordaintzea prezio hori. Han luzatuko dira txartelak, ordainketaren frogagiriak izanen direnak.

6. artikulua. Instalazioak abonatu gisa erabili nahi dituztenek, abonu hori denbora mugarik gabekoa ala udaldikoa izan, Lagunak zerbitzuak finkatzen dituen modu eta baldintzetan eskuratuko dute.

7. artikulua. Oro har, denbora mugarik gabeko abonatu izaten ahalko dira soilik Lagunak Udal Zerbitzuaren estatutuek zehazten dituzten pertsonak.

Izena emateko eskaera egiten den unean ordainduko da hasierako sarreraren %50, eta gainerako %50a hilabetero hainbanatuko da, bost urtean. 65 urtetik gorakoek sarreraren zenbateko osoa ordainduko dute abonua egitean. Haurrek hamar urte betez geroztik ordainduko dute dagokien sarrera, 120 hilekotan ordaindu ere. Gainerako abonatuek hiruhilekoetan ordaindu dituzten hilabeteei dagozkien kuotak ere izena emateko unean ordainduko dira orobat.

Abonatuen kuotak ez dira murrizten ahal, eta hiruhileko natural bakoitzaren lehen egunean sorraraziko dira, edo, bestela, instalazioetan alta egiten den hiruhileko egunean. Orobat, bajek, noiz egiten diren, ondoko hiruhilekoan izanen dute indarra, eta idatziz eskatu beharko dira.

Adin tarte bakoitzeko tarifetan agertzen diren kuotak dagokion adina betetzen den hilabete beretik hasiko dira osorik ordaintzen.

Betiere nahitaezko betebeharra izanen da banku batean helbideratzea behar diren kuotak kobratzeko.

Abonatu kirolariek Zuzendaritza Batzordearen baimena beharko dute, eta horrek balioko die kirol lizentzia duten bitartean. Ordainketa kirol denboraldiko eginen da.

8. artikulua. Denbora mugarik gabeko abonatu nahiz denboraldiko abonatu izan nahi duten adingabeek, beraien gurasoak abonatuak ez direlarik, adinez nagusi den tutore edo arduradun bat izan beharko dute, odol bidezko hirugarren gradura arteko ahaidea, eta beren hasierako sarrera ordaindu beharko dute 18 urtez goitiko abonatuen baldintza beretan.

9. artikulua. Kuota murriztuak izateko baldintzak:

Familia ugariendako %10eko murrizketa gauzatuko da baldin eta eskatzen bada, eta Lagunak Udal Zerbitzuak baimentzen badu. Familia ugaritzat hartuko da, familia-nukleo abonatuak gutxienez ere guraso/tutore bat eta 21 urtez beheitiko hiru seme-alaba baditu abonaturik.

10. artikulua. 65 urtetik gorakoendako ezarritako kuota eta kidetze-saria izateko, 65 urteak beteak izan beharko dituzte, eta familia unitateko per capita errentak ez du lanbide arteko gutxieneko soldata gaindituko.

11. artikulua. Desgaitasuna dutenen kuota izateko, %50etik goitiko desgaitasuna frogatu beharko da agiri ofizialaren bidez. Bertan jasoko da desgaitasun graduaren kalifikazioa.

Denbora mugarik gabeko abonatuetan, 18 urtetik beheitikoak kuotatik salbuetsirik geldituko dira %50etik goitiko desgaitasuna badute, baina ez kidetze-sariko diru kopurua ordaintzetik; hori denbora mugarik gabeko gainerako abonatuendako ezarritako denbora eta modu beretan pagatu beharko dute. 18 urte betetzean, desgaitasuna dutenendako ezarritako kuota aplikatuko zaie.

12. artikulua. Izena emanik edo hiruhileko ordainagiria luzaturik familiaren inguruabarrak aldatzen badira, ez dira hurrengo hiruhilekora arte kontuan hartuko.

13. artikulua. Denbora mugarik gabeko abonatuen hiruhilekoko kuotak ez ordaintzeak instalazioak erabili ezina ekarriko du, zorra kitatu arte. Ordaintzen ez den ordainagiri bakoitzak %10eko errekargua ekarriko du.

14. artikulua. Instalazioen erabiltzaileek men egin beharko diete beti esparru bakoitzean ikusgai jartzen diren portaera eta erabilera arauei.

15. artikulua. Gimnasioko abonamendurako kuotak urte osokoak dira (urtarrila-abendua) eta zatiezinak; hortaz, ezin da hainbanaketarik ezarri. Bakar-bakarrik, eta salbuespenez, uztailaren 1etik aitzina izena ematen dutenek urteko kuotaren %50 ordaindu beharko dute.

16. artikulua. Abonatuek agiri ofizialen bidez frogatzen badute Nafarroako Foru Komunitatetik kanpora joan behar dutela ikastera, lan egitera edo antzeko zereginetara, eszedentzia eskatzen ahalko dute abonatuaren kuota ez ordaintzeko, eta abonatu izaten jarraituko dute, baina instalazioak erabiltzeko eskubidea galduko dute eszedentziak iraun bitartean. Ez da urtebete baino gutxiago izanen, ezta bost urte baino gehiago ere. Ezin izanen da berriz eszedentziarik eskatu bi urteko epean, azkeneko altatik kontatzen hasita.

17. artikulua. Kirol instalazioak gizarte edo kultur helburu baterako erabili ahal izateko, eskabidea egin beharko da, gutxienez ere 20 egun lehenago, Barañaingo Udalean. Eskumena duen udal organoak instalazioa uztea onartuta, Lagunak Udal Zerbitzuan ordainduko da, hala behar baldin bada, udal zerbitzu horren prezio publikoetan finkatzen den zenbatekoa.

18. artikulua. Kirol kuota bateratuko prezio publikoan bilduko dira kirol eskolaren eta lehiaketan parte hartzearen ordainketak. Kirol denboraldi bakoitzaren hasieran ezartzen diren kiroletan aplikatuko da.

19. artikulua. Kanpaina bereziko kidetze-sariaren prezio publikoa Zuzendaritza Batzordeak erabakiko du, abonatuak ekarrarazteko kanpaina aldietan.

20. artikulua. Publizitate egonkorraren prezioan ez da sartzen ez inprimaketaren kostua ez hesiak jartzea. Iragarkia egiten duenak ordainduko ditu horiek.

21. artikulua. Kortesiazko sarrera aplikatuko zaie ekitaldi sozialetara doazen laguntzaileei eta instalazioa bisitatzera doazenei; ez dute instalazioak erabiltzeko eskubiderik izanen, ezarritako xederako ez bada. Abonatuen laguntzaileendako sarrera librea izanen da Zuzendaritza Batzordeak ezarritako ordutegietan eta egoeretan.

2019KO PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA

PILOTALEKUKO SARRERAK neguan

Abonatu gabeko erroldatuak

6,00 euro

Abonatu gabeko erroldatu gabeak

12,00 euro

Pilotalekuko argia, ordua (abonatu gabeek soilik)

6,50 euro

TENIS PISTETAKO SARRERAK neguan

Abonatu gabeko erroldatuak

6,00 euro

Abonatu gabeko erroldatu gabeak

12,00 euro

Teniseko argia, ordua (abonatu gabeek soilik)

6,50 euro

PADEL PISTAKO SARRERAK neguan

Abonatu gabeko erroldatuak

6,00 euro

Abonatu gabeko erroldatu gabeak

12,00 euro

Padeleko argia, ordua (abonatu gabeek soilik)

6,50 euro

IGERILEKU ESTALIKO SARRERAK neguan

Abonatu gabeko erroldatuak

6,00 euro

Abonatu gabeko erroldatu gabeak

12,00 euro

BESTE INSTALAZIOETAKO SARRERAK neguan

Abonatu gabeko erroldatuak

6,00 euro

Abonatu gabeko erroldatu gabeak

12,00 euro

KORTESIAZKO SARRERA

1,00 euro

UDAKO SARRERAK, ERROLDATUAK

18 urtetik goiti

10,00 euro

2tik 17 urtera arte

6,50 euro

UDAKO SARRERAK, ERROLDATU GABEAK

18 urtetik goiti

18,00 euro

2tik 17 urtera arte

15,00 euro

ZAINTZAILEEN ABONUAK

Hilabetekoa

75,00 euro

Hilabete erdikoa

40,00 euro

GIZARTE ONGIZATEKO UDAKO ABONAMENDUAK hilabetea

65 urtetik goiti

30,60 euro

18tik 64 urtera arte

61,10 euro

2tik 17 urtera arte

40,75 euro

GIZARTE ONGIZATEKO ABONAMENDUAK negua

65 urtetik goiti

50,00 euro

18tik 64 urtera arte

100,00 euro

2tik 17 urtera arte

60,00 euro

ERABILTZAILE KIROLARIAK denboraldia

250,00 euro

KIROL KUOTA urtean

80,00 euro

KIROL KUOTA BATERATUA

152,00 euro

ABONATUEN KUOTAK hilabetean

18 urtetik goiti

15,10 euro

14tik 17 urte arte

8,70 euro

10etik 13 urtera bitarte

5,90 euro

2tik 9 urte arte

3,00 euro

65 urtetik goiti (familia unitateko per capita errenta < LGS)

10,00 euro

Desgaitasuna dutenak > %50

6,75 euro

KIDETZE-KUOTA, ERROLDATUAK

Normala

270,00 euro

Abonatu berriak, 65 urtetik goiti (familia unitateko per capita errenta < LGS)

135,00 euro

Desgaitasuna dutenak > %50

135,00 euro

KIDETZE-KUOTA, ERROLDATU GABEAK

Normala

378,00 euro

KIDETZE-KUOTA, KANPAINA BEREZIA

125,00 euro

TAKILLAK

Takillak urtean

40,00 euro

Takillako giltzaren kopia

9,00 euro

UDAKO ABONAMENDUAK, erroldatuak, hilabetea

18 urtetik goiti

125,00 euro

2tik 17 urtera arte

71,00 euro

65 urtetik goiti (familia unitateko per capita errenta < LGS) eta desgaitasuna dutenak

75,00 euro

UDAKO ABONAMENDUAK, erroldatu gabeak, hilabetea

18 urtetik goiti

260,00 euro

2tik 17 urtera arte

130,00 euro

UDAKO ABONAMENDUAK, erroldatuak, hilabete erdia

18 urtetik goiti

70,00 euro

2tik 17 urtera arte

45,00 euro

65 urtetik goiti (familia unitateko per capita errenta < LGS) eta desgaitasuna dutenak

40,00 euro

UDAKO ABONAMENDUAK, erroldatu gabeak, hilabete erdia

18 urtetik goiti

130,00 euro

2tik 17 urtera arte

65,00 euro

GIMNASIOA, urteko abonamendua (urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte)

16tik 64 urtera bitarte

Ordutegi osoa

120,00 euro

16tik 64 urtera bitarte

Goizeko ordutegia

90,00 euro

65 urtetik goiti

Ordutegi osoa

80,00 euro

65 urtetik goiti

Goizeko ordutegia

60,00 euro

Desgaitasuna dutenak > %50

Ordutegi osoa

60,00 euro

Desgaitasuna dutenak > %50

Goizeko ordutegia

39,50 euro

16tik 64 urtera bitarte

10 saioko bonua

61,00 euro

65 urtetik goiti

10 saioko bonua

31,50 euro

Desgaitasuna dutenak > %50

10 saioko bonua

31,50 euro

PUBLIZITATE ESTATIKOA (3 × 1 metro)

Denboraldi baterako kontratua

300,00 euro

Hiru denboralditarako kontratua (denboraldiko)

250,00 euro

Bost denboralditarako kontratua (denboraldiko)

150,00 euro

KIROL ESPAZIOEN ALOKAIRUA

Futbol 11ko zelaia, saio/partida

90,00 euro

Futbol 7ko zelaia, saio/partida

65,00 euro

Pilotalekua, egun osoa, erabilera berezietarako

635,00 euro

Pilotalekua, egun erdia, erabilera berezietarako

320,00 euro

Hockey/eskubaloi pista, saio/partida

65,00 euro

Gehigarria argiagatik futbol/hockey/eskubaloia

21,00 euro

Igerileku estaliaren alokairua kale/ordu bat

65,00 euro

Kiroldegiaren alokairua, kirola egiteko

35,00 euro

Kiroldegia, egun osoa, erabilera berezietarako

635,00 euro

Kiroldegia, egun erdia, erabilera berezietarako

320,00 euro

Irristaketa pistaren alokairua, egun osoa, erabilera berezietarako

618,00 euro

Irristaketa pistaren alokairua, egun erdia, erabilera berezietarako

309,00 euro

EGUR/IKATZ FARDELA

5,00 euro

2. ARAUA.–ORDENANTZA FISKALA, LAGUNAK UDAL ZERBITZUAK ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERETAKO SARREREN, IZEN EMATEEN ETA MATRIKULEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria.

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza honen prezio publikoa.

Kontzeptua.

2. artikulua. Arau honetako prezio publikoak galdatuko dira, prezio publikoak aplikatzeko beste arauetan sartuta ez daudenean, Lagunak Udal Zerbitzuak hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan urtean antolatzen dituen programa, jarduera edo ikastaroetan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo gisako beste edozein kontzeptu dela eta.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak.

3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartzean, edo izen ematea edo matrikula egitean.

4. artikulua. Lagunak Udal Zerbitzuak kasuan-kasuan ezarritako moduan eta tokian eginen da diru-bilketa.

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaio.

6. artikulua. Ikastaro edo jardueretan izena eman ondoan ez da prezioak itzultzerik onartuko, salbu eta antolaketari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.

7. artikulua. Programaturiko jardueretan parte hartzeak edo haietara joateak instalazioak erabiltzeko arauak onartu beharra dakar.

8. artikulua. Lagunakek konpromisoa hartzen du izen ematea hasi aurretik ikastaroen eskaintzaren, ordutegien, prezioen eta parte hartzaileen gehieneko eta gutxieneko kopuruaren berri emateko. Gutxieneko parte-hartzaile kopuru bat lortzen ez duten ikastaroak bertan behera geldituko dira.

9. artikulua. Ikastaroetan izena ematean, kategoria hauek ezarri dira: abonatuak eta abonatu gabeko erroldatuak; abonatuek lehentasuna izanen dute izena ematean. abonatu gabe eta erroldatu gabe direnek ere aukera izanen dute, baina erroldatuek baino %30 gehiago ordaindu beharko dute.

2019KO PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA

TENIS IKASTAROAK (8 ordu)

Abonatuak

42,95 euro

Abonatu gabeko erroldatuak

56,65 euro

IGERIKETA IKASTAROAK (8 ordu)

Abonatuak

39,00 euro

Abonatu gabeko erroldatuak

64,00 euro

PADEL IKASTAROAK (8 ordu)

Abonatuak

60,00 euro

Abonatu gabeko erroldatuak

75,00 euro

Abonatuak

140,60 euro

Abonatu gabeko erroldatuak

175,10 euro

Abonatuak

105,45 euro

Abonatu gabeko erroldatuak

131,32 euro

Abonatuak

70,30 euro

Abonatu gabeko erroldatuak

87,55 euro

GAINERAKO IKASTAROAK, 30 LAGUNEKO TALDEAK (16 ordu/lauhilekoa)

Abonatuak

52,72 euro

Abonatu gabeko erroldatuak

65,66 euro

FUTBOL PARTIDETAKO SARRERAK

Hirugarren maila

10,00 euro

Autonomia erkidegoko maila

8,00 euro

Gazteen Ohorezko maila

5,00 euro

ABONATUEN MENDIRAKO AUTOBUSA

18 urtetik goiti. Goizeko irteera

7,00 euro

15etik 17 urte arte. Goizeko irteera

5,00 euro

14 urte arte. Goizeko irteera

2,00 euro

18 urtetik goiti. Egun pasa

9,00 euro

15etik 17 urte arte. Egun pasa

6,00 euro

14 urte arte. Egun pasa

4,00 euro

ABONATU GABEEN MENDIRAKO AUTOBUSA

18 urtetik goiti. Goizeko irteera

15,00 euro

15etik 17 urte arte. Goizeko irteera

9,00 euro

14 urte arte. Goizeko irteera

6,00 euro

18 urtetik goiti. Egun pasa

17,00 euro

15etik 17 urte arte. Egun pasa

12,00 euro

14 urte arte. Egun pasa

8,00 euro

3. ARAUA.–ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin bat, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak emateagatik sortzen den udal jarduerak eratzen du zerga-egitatea.

Ordaindu beharra.

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da, norberaren intereserako, udal administrazioak edo udal agintariek euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri egitea eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa.

4. artikulua. Udal administrazioak edo udal agintariek luzatzen dituzten edo beren eskumenekoak diren agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Tarifak.

5. artikulua. Ordenantza honetako tarifak eranskinean agertzen dira.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak.

6. artikulua. 1. Tasa sorrarazitzat hartuko da agiria Lagunak Udal Zerbitzuaren bulegoetan aurkezten denean, eta ez da onartuko eskabiderik ez agiririk, ezta tramitatuko ere, aitzinetik ez bada bete ordaintzeko betebeharra.

Aurrekariak bilatzeko eskaera orok tasa sorraraziko du, emaitza negatiboa bada ere.

Azken xedapenak.

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du, eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

2019KO PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA

PARTIKULARRENDAKO AGIRIEN FOTOKOPIAK

Din A-4 tamainako kopia

0,22 euro

Din A-3 tamainako kopia

0,53 euro

LANPOSTUAK BETETZEKO DEIALDIEN TRAMITAZIOA

Erdi edo goi mailako titulazioa eskatzen duten lanpostuetarako

20,00 euro

Gainerako lanpostuetarako

10,00 euro

KARNETAK EGITEA

Abonatu berriak eta berritzeak

3,50 euro

Karneta berriz luzatzea, galdu ondoan

7,00 euro

ABONATU GABEEN LIZENTZIEN TRAMITAZIOA

Erroldatua

10,00 euro

Erroldatu gabea

15,00 euro

4. ARAUA.–ORDENANTZA FISKALA, LAGUNAK UDAL ZERBITZUKO PATINODROMOA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

Oinarria.

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean dagozkion artikuluetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza honetako prezioa.

Kontzeptua.

2. artikulua. Prezio publikoak ordainaraziko zaizkie Nafarroako beste klub batzuetako kirolari federatuei, Lagunak Udal Zerbitzuaren zerbitzuak erabiltzeagatik haren instalazioetan abiadura patinajeko jarduerak egiteko.

Ordenantza honen arabera, zerbitzuak dira administratiboak, Lagunak Udal Zerbitzuko patinodromoa entrenamenduetarako erabiltzea, eta Lagunak Udal Zerbitzuaren beste instalazio batzuez baliatzea.

Kirolariak ordaintzetik salbuetsi ahalko dira, haien klubek Lagunak Udal Zerbitzuarekin idatzizko hitzarmena egina badute, batak bestearen kirol instalazioak erabiltzeko, edo Nafarroako edo Espainiako Patinajeko Federazioekin egindako hitzarmen bat dela medio.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak.

3. artikulua. Kirolarien klubak ordainduko du prezio publikoa, denboraldiaren amaieran, Lagunak Udal Zerbitzuak faktura aurkeztu ondoren, kontuan hartuta klub horren patinatzaileek zenbat aldiz erabili dituzten gure instalazioak; beste aukera da 10 aldiz sartzeko abonamenduak erostea. Klubak ez badu hitzarmenik edo patinodromoa noizean behin erabiltzen bada, erabiltzen den unean ordainduko da prezio publikoa.

4. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ordenantza honetako kirol jarduera hasten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

Tarifak.

5. Artikulua. Ordenantza honen eranskinean ageri direnak izanen dira tarifak edo, bestela, kasu bakoitzean ezarriko dira egin behar den kirol jardueraren ezaugarri bereziak kontuan izanda, eta ulertuko da barne direla aplikatu behar diren zerga eta tasa guztiak.

2019KO PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA

Nafarroako klubetako kirolari federatuek patinodromoa erabiltzea, eguna/pertsona

1,50 euro

Nafarroatik kanpoko klubetako kirolari federatuek patinodromoa erabiltzea, eguna/pertsona

3,09 euro

Pista egun osorako alokatzea

618,00 euro

Pista egun erdirako alokatzea

309,00 euro

Iragarkiaren kodea: L1902285