2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AURITZ/BURGUETE
Aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
Aurrekontuetako aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2019ko urtarrilaren 25eko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi eta ematen dira argitara, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
–Kreditu gehigarria:
Kontusaila: 1532 6190000.–Orreaga karrikako zolak. Lanak: 32.154,47 euro.
–Finantzaketa iturriak:
Kontusaila: 87000.–Diruzaintzako soberakina gastu orokorretarako eta baliabide lotuak daudelako: 32.154,47 euro.
–Kreditu gehigarria:
Kontusaila: 2399 4820000.–Elkartasuna ongintza-elik. bankua: 616,40 euro.
–Finantzaketa iturriak:
Kontusaila: 1 87000.–Diruzaintzako soberakina gastu orokorretarako eta baliabide lotuak daudelako: 616,40 euro.
–Kreditu gehigarria:
Kontusaila: 3331 2120000.–Kultur etxea mantentzea: 3.000,00 euro.
–Finantzaketa iturriak:
Kontusaila: 1 87000.–Diruzaintzako soberakina gastu orokorretarako eta baliabide lotuak daudelako: 3.000,00 euro.
–Kreditu gehigarria:
Kontusaila: 4320 6920000.–Lindus 2: 9.183,08 euro.
–Finantzaketa iturriak:
Kontusaila: 1 87000.–Diruzaintzako soberakina gastu orokorretarako eta baliabide lotuak daudelako: 9.183,08 euro.
Auritzen, 2019ko otsailaren 19an.–Alkatea, Luis Alfonso de Potestad Tellechea.
Iragarkiaren kodea: L1902725