55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

14/2019 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Haragitarako Untxien Produkzio Integraturako Erregelamendu Teknikoa onesten duena.

Abere produkzio integratua arautzen duen abenduaren 16ko 253/2002 Foru Dekretuak ezartzen du Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak behar diren berariazko erregelamendu teknikoak onetsiko dituela. Horietan abere produkzioa “abere produkzio integratutzat” jotzeko behar diren betebeharrak ezarriko dira. Nahitaezkoak, komenigarriak eta debekatuak diren egitekoak ere bilduko ditu.

Foru dekretu horren arabera, Abere Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeak produktu bakoitzari dagokion erregelamenduari buruzko txostena egin behar du, bertzeak bertze.

Abeltzaintza Zerbitzuak jakinarazi du Abere Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeak aldeko txostena eman duela 2018ko maiatzaren 17ko bilkuran, haragitarako untxien produkzio integraturako erregelamendu teknikoa onartzeari buruz.

Erregelamenduaren onarpen horrek Abere produkzio integratua arautzen duen abenduaren 16ko 253/2002 Foru Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen ditu.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Haragitarako Untxien Produkzio Integraturako Erregelamendu Teknikoa onestea.

Haragitarako Untxien Produkzio Integraturako Erregelamendu Teknikoa onesten da, foru agindu honen I. eranskinean ageri den moduan.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, . otsailaren 7an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

I. ERANSKINA

Haragitarako Untxien Produkzio Integraturako Erregelamendu Teknikoa

Abere produkzio integratua bertze bide bat da ohiko abeltzaintzaren eta abeltzaintza ekologikoaren artean, eta aukera ematen du abeltzaintza bizia eta iraunkorra, inguruneari begirunea diona, errentagarria horretan ari denarentzat eta gizartearen eskaerei erantzuteko modukoa egiteko.

Sistema honetan, metodo biologikoak, kimikoak eta bertze edozein produkzio teknika kasu handiz hautatzen eta orekatzen dira, kontuan harturik ingurumenaren babesa, animalien ongizatea, ustiategien errentagarritasuna eta kontsumitzaileen eskakizunak, elikagaien kalitateari eta segurtasunari dagokienez.

Abere produkzio integratuak ez ditu abeltzaintzaren ohiko teknikak baztertzen, praktika berritzaileekin konbinatuta erabiltzen baititu. Baliabideen integrazio horrek produkzio sistema arrazionalago batera eramaten du, begirune handiagoa dio natur inguruneari eta, horrenbertzez, jasangarriagoa da.

Abere produkzio integratuaren printzipioak bete daitezen segurtatzeko, Nafarroako Ekoizpen Integratuaren Erregistroan inskribatuta dauden ustiategien arduradunek gutxieneko ezaguera batzuk izan beharko dituzte produkzio sistema honi buruz, edo konpromisoa hartu beharko dute ezartzen diren prestakuntza prozesuetan sartzeko.

Era berean, langileek ustiapen koaderno bat bete behar dute. Koaderno horretan honakoa jasoko da: ukitutako ustiategia, nabeen datuak, egiten diren eragiketak (tratamenduak eta profilaxia), baita produkzioaren gainean aipagarri den bertze edozein ekintza ere, hala egitea interesgarria baldin bada; guztia, agiri honetako arau teknikoekin eta teknikari eskudunek ematen dituzten jarraibideekin bat (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua edo INTIA SA).

Ustiapen koadernoa eguneratua egon beharko da, eta oharrak jaso beharko dira egindako jardueratik hiru aste igaro baino lehen.

Koaderno horrek kontrol eta ziurtapen entitateko edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko teknikarien eskura egon beharko du, egiten ahal dituzten azterketen zain.

Produkzio prozesu guztia kontrolaz eta ziurtapenaz arduratzen den entitateak (Nafarroako Nekazaritzako Industrien Teknologien eta Azpiegituren Institutua, INTIA) kontrolatuko du, ezarritako kontrol programari jarraikiz.

1) Animalien baldintzak.

Erregelamendu tekniko honi dagokionez, “untxia” da “Oryctolagus cuniculi” espezieko animalia, sortzen denetik hila izateko adinera arte.

Produkzio integratuaren bidera etortzen den untxiak bete beharreko ezaugarri nagusiak ondoko laukietan agertzen dira:

1.1. Jatorria:

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Aukeratutako untxi guztiek produkzio integratua egiten duten ustiategien erregistroan inskribatutako ustiategietatik etorriak izan beharko dute.

Produkzio mota hori duten ustiategien erregistroan inskribatuta egon nahi duten ustiategiek Nafarroan egon beharko dute.

Ustiategien erregistroan inskribatuta egon nahi duten ustiategi guztiek ustiategi tradizionalak izan beharko dute. Hauek dira ustiategi tradizionalak:

–4.000 ugaltzailetik beherako zentsua dutenak.

–Batik bat familiako eskulana erabiltzen dutenak.

1.2. Arrazak:

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Haragi produkziorako lineetako animaliak, arraza hauetakoak:

–Zeelanda Berrikoa.

–Kalifornia.

–Bi arrazen arteko hibridoak edo Espainiako erraldoiarekin edo bertze arraza batzuekin nahastutako hibridoak.

1.3. Identifikazioa:

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Identifikazioa egiteko, ustiategia eta produkzio lotea zehaztuko dira.

Lotearen segimendua eginen da, QR kodearen, APParen edo webaren bidez.

2) Hazkuntza eta instalazioak.

2.1 Erregistroa:

Ustiategiak animalien eta mugimenduen erregistro bat eginen du, loteen araberakoa. Loteen zenbakian argi eta garbi identifikatu beharko dira jatorrizko ustiategiaren zenbakia eta urtearen barruko produkzio lotea (adibidez: 0070302141). Lehenengo hiru digituek jatorrizko ustiategia identifikatzen dute eta dagokion ustiategi zenbakiari egiten diote erreferentzia (REGA). Hurrengo seiek jaiotza data adierazten dute (gaztelaniazko ordenan): 03-02-2014. Eta azken digituak lotearen bidalketa partida identifikatzen du.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Ustiategiek abeltzaintzako ustiategien erregistroan inskribatuta egon behar dute.

Animalien mugimenduen erregistroa:

–Lotea.

–Intseminatutako emeak (data eta kopurua).

–Titia kenduta duten untxikumeak (data eta kopurua).

–Saldutako untxikumeak (data eta kopurua).

Animalien irteeraren erregistroa:

(data, lotea, animalien kopurua, helmugako hiltegia, osasun gida, irteera ordua, erabilitako pentsua).

2.2. Instalazioen ezaugarriak:

Animaliak kokatzeko erabiltzen diren instalazioek baldintza higieniko eta osasuneko egokiak izanen dituzte. Arreta berezia jarriko da animalien ongizateari buruz indarra duen araudia betetzeko.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Amatasun eremuaren eta gizentzeko eremuaren arteko bereizketa fisikoa.

Hesituta egon behar dute eta pasabide sanitario bat edo gurpilak desinfektatzeko sistema bat izan behar dute ibilgailuen sarreran.

Ustiategietan txorien aurkako oihalak edo bertzelako bitartekoak jarriko dira, animaliarik sartu ez dadin.

DDD programa bat (desinfekzioa, intsektu eta arratoi hilketa) deskribaturik izatea, edo enpresa espezializatu baten zerbitzua kontratatzea.

Bisitentzako berariazko arropa.

Bisiten erregistroa.

Zamalanetako kaia izatea.

2.3. Prestaketa lanak.

2.3.1. Amatasun eremuetan.

Produkzio ziklo bat bukatzen denean, beharrezko lanak eginen dira nabea egoera ezin hobean egon dadin, hurrengo hazialdia hasteko.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Erditze bakoitzaren aurretik, habiak garbitu eta desinfektatzea, eta behar bezala erregistratzea.

Bi astean behin ileak kenduko dira eta desinfektatu eginen dira, animalia biziak dauden lekuetan erabiltzeko baimendutako desinfektatzaileekin.

2.3.2. Gizentzeko eremuetan.

Produkzio ziklo bat bukatzen denean, beharrezko lanak eginen dira nabea egoera ezin hobean egon dadin, hurrengo hazialdia hasteko.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Gizentze ziklo bat bukatuta, gizentzeko nabea erabat hustuko da, eta nabea zein lanabesak garbitu eta desinfektatuko dira, eta intsektuak hilko. 5 eguneko saneamendu-hutsaldia eginen da.

Fitosanitarioen manipulatzaile txartela edukitzea, eguneratuta.

Banda bat baino gehiagorekin lan egiten duten ustiategietan, gizentzeko nabeak gela independenteak izanen ditu, husteko eta ondoren desinfektatzeko.

Jarduketa horiek guztiak ustiategiaren koadernoan jasoko dira, erabilitako produktuak zehaztuz.

Elkarren segidako gizentzeko nabeak, aldi berean banda bat baino gehiagorekin.

3) Animalien ongizatea.

Nabea betetzeko unean, arreta handia emanen zaio untxien deskarga eta sarrera zuzen egin daitezen.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Gizentze ziklo orotan, untxiek adin bereko loteetan multzokatuta egon behar dute, eta animalien dentsitatea ez da inola ere 27 untxikume baino gehiagokoa izanen azalera erabilgarriko metro koadro bakoitzeko.

Aireztapen naturala dagoenean, untxi ama bakoitzeko 0,03 m² leiho; aireztapen artifiziala edo behartua dagoenean, 5 m³/ordu/kg (pisu bizia). Aireztapen behartuaren kasuan, larrialdietarako sistema bat eta alarmarako bertze bat.

Gasen gehieneko mailak nabeen barrenean:

–NH3 < 10 ppm.

–CO2 < %0,20.

Argiaren intentsitatea gutxienez 30 lux-ekoa animaliak ikuskatzeko unean.

Edateko ura nahieran.

0,04 m² leiho untxi ama bakoitzeko.

4) Elikadura.

4.1. Erregistroak:

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Elikagaien sarrera erregistratuko da, eta honako hau jasoko:

–Albaranaren edo fakturaren zenbakia.

–Pentsu mota.

–Entregaren data eta pentsuaren fabrika.

Pentsuen osaeraren etiketa gordetzea urte batez.

Pentsua fabrikatzen dutenen ziurtagiria, animalien gantzik ez duela dioena eta pentsuen osagaiak adierazten dituena.

4.2. Edoskitze aldia (jaiotzen direnetik 25. egunera arte).

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Pentsua honela osatuta egonen da:

–Proteina gordina: gutxienez %18.

–Zuntza: gutxienez %14.

Animalien gantzak eta irinak.

4.3. Titia kentzeko eta gizentzeko aldia (25.55. egunen artean).

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Pentsua landarez osatua egonen da %100ean, honela:

–Proteina gordina: gutxienez %18.

–Zuntza: gutxienez %14.

Animalien gantzak eta irinak.

4.4. Gizentzen bukatzeko aldia (55. egunetik hil arte).

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Hilak izan aurreko azken 7 egunetan, animaliek erretirako pentsua janen dute, botikarik edo kokzidiostatikorik gabea.

Pentsu hornitzaileek karbono aztarna kalkulatu beharko dute beren prozesuetan.

Pentsua landarez osatua egonen da %100ean, honela:

–Proteina gordina: gutxienez %18.

–Zuntza: gutxienez %14.

–Lihoa: gutxienez %5.

Etapa honetan beharrezkoa bada animalia lote bati erregistratutako sendagairen bat ematea pentsu bidez, haragi hori ezin izanen da produkzio integratuko produktu gisa merkaturatu.

Animalien gantzak eta irinak.

5) Tratamenduak eta profilaxia.

5.1. Erregistroak:

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Ustiategiek tratamenduen liburu ofiziala izan beharko dute.

5.2. Tratamenduak eta profilaxia.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Ustiategi guztiek albaitari bat izanen dute esleiturik, ustiategiaren arduraduna izanen dena. Ustiategian egiten diren tratamendu eta profilaxi guztiez arduratuko da.

Untxientzat berariaz erregistratutako sendagai eta kokzidiostatikoak baino ezin zaizkie emanen.

–Kumeek tratamendu arrunt gisa edo prebentzio gisa jasotzen dituzten antibiotiko edo sendagai bidezko tratamenduak.

–Sendagaien bidezko tratamendu arruntak ugaltzaileen gainean, salbu eta nahitaezko txertaketa eta desparasitazio tratamenduak eta ustiategiaren profilaxiaz arduratzen den albaitariak berariaz gomendatzen dituenak.

5.3. Osasun programa:

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Ustiategiko osasunaren ardura duen albaitariak deskribaturiko osasun programa ezartzea, honako hauek zehaztuko dituena: txerto plana, desparasitazioak, etab.

DDD programa bat ezartzea (desinfekzioa, intsektu eta arratoi hilketa).

DDDn espezializatutako enpresa bat kontratatzea.

6) Hondakinen kudeaketa.

Hondakinen kudeaketari dagokionez, indarreko araudia bete beharko da eta posible den aldiro ustiategi berean erabiliko dira, baldintza egokietan.

6.1. Simaurtegien kudeaketa.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Hondakinak kudeatzeko plan bat izatea, non, gutxienez, honako hauek zehaztuko baitira:

–Instalazio orokorrak.

–Biltegiratzeko lekuak eta gailuak.

–Hondakinak maneiatzeko lanabesak eta makinak

–Abeltzaintzako hondakinen maneiua.

–Ustiategian.

–Ustiategitik kanpo.

Gutxienez 4 hilabeteko simaurra biltegiratzeko gaitasuna.

Simaurtegi estalia.

Hondakinen garraioa 50 km-tik gorako distantziara.

6.2. Tratamenduetako hondakinen kudeaketa.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Tratamenduetako hondakinak kudeatzeko zerbitzu berariazkoa kontratatzea.

6.3. Gorpuen kudeaketa.

Indarra duen araudia bete beharko da gorpuzkien kudeaketari dagokion orotan.

7) Garraioa.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Ustiategitik hiltegira, garraioa 3 ordu baino gutxiagokoa izanen da.

Abeltzaintza produkzio integratuaren marka duten untxiak garraiatzeko kaiolak bereizita eraman behar dira gainerakoetatik.

Garraiatzeko gutxieneko espazioa 160 cm²-koa izanen da pisu biziaren kilo bakoitzeko (62,5 kg/m²).

Karga eta deskarga lanak egitean animalia errespetatu beharko da eta ez zaio inolako tratu txarrik emanen.

8) Hilketa.

Produkzio integratuko operadore gisa baimendurik eta erregistraturik dauden hiltegietan eginen da beti hilketa.

8.1. Kontrol liburuan jasotako oharrak.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Hiltegietan kontrol liburu bat egonen da, eta hau agertuko da bertan:

–Hilketaren data.

–Lekualdaketaren osasun gida edo dokumentua.

–Untxi kopurua.

–Ustiategiko jatorrizko lotearen zenbakia.

–Ustiategian kargatzen hasitako ordua.

–Harrera ordua.

–Hil aurreko eta ondoko gorabeherak.

–Hilketaren ordua.

8.2. Hilketaren baldintzak.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Hilketa untxien bizitzako 60. eta 75. egunen artean eginen da, lotearen batez bertzeko pisua 2,000 kg eta 2,400 kg artekoa denean.

Untxiak dagokien osasun erregistroa duten Nafarroako hiltegietan hilko dira, eta hiltegiek uztailaren 8ko 1543/1994 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute.

Animaliek hiltegian atseden hartu beharko dute gutxienez hilketaren aurreko 2 orduetan.

Animalia hauek produkzio integratuko produktu ez diren gainerako loteetatik bereizita hil behar dira.

Hiltegian atseden hartzeko lekua egokituta egonen da: itzala, aireztapena eta tenperatura egokia.

9) Animalia ireki edo zatikatuen sailkapena eta etiketa.

9.1. Bukaerako produktuaren ezaugarriak.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Eguraste aldia gutxienez bi ordukoa izanen da, produktuaren ahalik eta kalitate onena lortzeko, eta hiltegietako egokitutako geletan eginen da.

–Irekitako animaliaren pisua: 1,1-1,5 kg.

–Kolore arrosakara.

–Tenperatura 1 ºC eta 4 ºC artean.

–Itxura kontusiorik edo bertze edozein akats fisikorik gabea.

Aurkezpen hauek bakarrik onartuko dira:

1.–Animalia ireki osoa, soltean, gehienez bost unitateko ontzietan.

2.–Animalia ireki osoa, zatikatuta, erretiluan.

3.–Animalia ireki erdia, erretiluan.

Animalia ireki izoztuen salmenta.

9.2. Animalia ireki edo zatikatuen etiketak.

Ontziratzea eta etiketatzea hiltegietan horretara bideratutako zatikatze geletan eginen da. Bertan, animalia bakoitza banaka identifikatu eta etiketatuko da.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Etiketaren diseinuak bat etorri behar du produkzio integratuaren araudiarekin, eta produkzio lotea zehaztuta izan behar du.

Animalia irekiei produkzio integratuko etiketa bat jarriko zaie atzeko hankan edo ontzian.

Zatikatuta dauden animalien kasuan, erretilu bakoitzak produkzio integratuko etiketa izan beharko du, dagokion lotea zehaztuta, produktuaren trazabilitatea bermatzeko.

Animalia irekiak izoztea, produkzio integratuko produktu gisa saltzeko.

10) Saltokiak.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Produktua behar bezala etiketatuta egonen da azken kontsumitzailearengana iritsi arte, produktuaren identifikazio bereiziarekin.

Animalia irekiak izoztea, produkzio integratuko produktu gisa saltzeko.

11) Trazabilitatea.

NAHITAEZKOA

AHOLKATUA

DEBEKATUA

Ustiategitik ateratzen direnetik, animalien lotea identifikatuko da lotearen zenbakiarekin.

Animaliak produkzio integratuko zenbait operadoreren artean mugituz gero, mugimendu horiek idatziz jasoko dira, trazabilitatea bermatzeko animaliak hil arte.

Hiltegian animalia irekiak edo zatikatuak banaka identifikatuko dira, jatorrizko ustiategiaren trazabilitatea mantentzeko azken kontsumitzailearengana iritsi arte.

Webguneak, kontsumitzaileak animaliaren trazabilitatea egiazta dezan.

QR kodea edo APPa.

Kontsumitzailearengana iristea produktuaren banakako trazabilitatea izan gabe.

Iragarkiaren kodea: F1901948