55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

4. poligonoko 1223. eta 1224. lursaileen normalizazio proiektua. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, abenduaren 27ko Tokiko Gobernu Batzordeko akordio bidez, behin betiko onetsi zen 4. poligonoko 1223. eta 1224. lursaileen normalizazio proiektua, Esteban Lizarraga Etxeberria jaunak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Egintza honen kontra honako helegite hauek jarri ahalko dira:

–Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean akordioa jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

–Administrazioarekiko auzi-helegitea, bi hilabeteko epearen barrenean hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean.

Altsasun, 2019ko otsailaren 28an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1902967