55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Herri-lurren desafektazioa, erabilera lagatzeko. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2019ko otsailaren 27an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau onetsi zuen:

1. Hasiera batean onestea 3. poligonoko 1466. lursailaren desafektazioa, Sakanako Mankomunitateari lagatzeko, bertan gargibune bat ezartzeko.

2. Onestea aipatutako herri-lurren erabileraren lagapena arautuko duen administrazio klausulen agiria.

3. Erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea Udaleko iragarki-taulan, hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, aipatu epean alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

4. Jendaurrean dagoen bitartean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin.

5. Erabaki hau Sakanako Mankomunitateari igortzea, dagozkion ondorioetarako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion kexak, erreklamazioak eta oharrak aurkez ditzan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Altsasun, 2019ko otsailaren 28an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1902964