55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EUGI

Deialdia, administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko. Oinarrien aldaketa

Azaroaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (223 zenbakia), administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdiari dagokionez, Eugiko Kontzejuko Bilkurak 2019ko otsailaren 27ko eginiko saioan, adostu zen:

1.–Deialdiaren 7.2 oinarria aldatzea; era honetan idatzita geldituko da:

“7.2. Merezimenduen baremoa.

Lehiaketaldian 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ez da baztertzailea izango.

3.2.3 oinarriaren arabera alegatu eta frogaturiko merezimenduak ondoko baremo honi jarraikiz baloratuko dira:

a) Nafarroako administrazio publikoetan benetan egindako zerbitzuengatik: urte bakoitzeko 3 puntu -konpututik kanpo geldituko dira deialdian parte hartzeko baldintza gisa aurkeztu eta zenbatu diren urteak-. Esperientziagatik, gehienez: 15 puntu.

Laneko esperientzia egiaztatzeko, izangaiek lan bizitza aurkeztu beharko dute, bai eta administrazioaren egiaztagiria ere (edo lan bizitza, eta kontratua, kasua bada).

b) Enpresa pribatuan administrari-ofizial gisa benetan egindako zerbitzuengatik: 1,5 puntu urte bakoitzeko. Esperientziagatik, gehienez: 15 puntu.

Laneko esperientzia egiaztatzeko, izangaiek lan bizitza aurkeztu beharko dute, bai eta kontratua ere. Epaimahaiak ezin izango du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta apartatu bakoitzean jasotako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

Merezimenduak baloratuko dira, harik eta deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.

c) Lanpostuarekin zerikusia duten prestakuntza eta hobekuntza ikastaroetara joateagatik lortutako titulu edo ziurtagiri bakoitzagatik, oposizio-lehiaketako lanpostuarekin zerikusia badute. Ez da hamar ordutik beherako prestakuntza eta trebakuntza ikastarorik onartuko.

Lanpostuarekin zerikusia duten ikastaroak: 10 ordutik 30 ordu bitartekoak: puntu 1; 30-50 ordu bitarteko ikastaroak: 2 puntu; 50-100 ordu bitarteko ikastaroak: 3 puntu; 100-150 ordu bitartekoak: 4 puntu; 150-300 ordu bitartekoak: 5 puntu. Gehienez ere 5 puntu emango dira osotara ikastaroengatik.

d) Euskara jakitea. Gehienez ere 10 puntu, baremo honi jarraikiz:

10 puntu EGA edo C1 izateagatik. Horien azpiko titulazioei puntu hauek emango zaizkie: A1 tituluak 2 puntu izango ditu, A2 tituluak 4 puntu, B1 tituluak 6 puntu eta B2 tituluak 8 puntu. Hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiriaren bidez edo baliokidetzat jotzen den titulu baten bidez frogatzen ahal da.

Izangaiak ez badauka entitate eskudunak emandako egiaztagiri ofizialik, NAPIn proba egiteko aukera dauka. Erakunde horrek 0 eta 10 punturen arteko puntuazioa emango dio. Euskararen proba egin nahi duten izangaiek hala adierazi beharko dute deialdian parte hartzeko eskabide orokorrean. Proba hori oposizioaldirako ezarritako probak bukatuta egingo da.”

2.–Eskabideak aurkezteko 30 egun naturaleko epe berria zabaltzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean aldaketa hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Berariaz adierazten da ezen 2018ko azaroaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (223 zenbakia) adierazitako epean aurkeztutako eskabidea orain irekiko den epean aurkeztutzat joko dela ondorio guztietarako, epe horren barnean izangaia bestelakorik adierazten ez badu.

3.–Nafarroako Aldizkari Ofizialera 7.2 oinarria aldatzeko iragarkia igortzea argitaratzeko eta dagokion ondorioetarako.

Eugin, 2019ko otsailaren 28an.–Kontzejuko burua, María Teresa Errea Errea.

Iragarkiaren kodea: L1902922