55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Luzaideko udal-mugartean dagoen Granada zentral hidroelektrikoari buruzkoa (A016).

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jarri da aurretiazko administrazio baimen eskaera hau:

a) Titularra: Andueza Generación Eléctrica SLU.

b) Instalazioen kokalekua: Luzaideko udal-mugartea.

c) Ezaugarri nagusiak: 1.400 kVA-ko Granada zentral hidroelektrikoa birgaitzea eta abian jartzea.

Espedientea jendaurrean egonen da Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan, interesdunek azter dezaten eta, bidezko bada, idatziz egin ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak, aholkuak eta ohartarazpenak, 20 egun balioduneko epean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko otsailaren 28an.–Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 18koan), Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F1902887