55. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

79/2019 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko harkaiztietan kirol jarduerak egiteko mugak onesten dituena.

Basa Fauna eta Haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko maiatzaren 19ko 2/1993 Foru Legeak 4. artikuluan ezartzen du ezen Administrazio Publikoek basa fauna zaintzearen alde eginen dituzten jarduketak nagusiki irizpide batzuetan oinarrituko direla, horien artean hauek: a) lehentasuna ematea espezie bakoitza bere habitat berezkoan kontserbatu eta babesteko neurriei, eta kontuan hartzea habitat horretatik kanpo neurri osagarriak ezartzeko aukera; eta d) habitat naturala hura mantentzea, berreskuratzea edo hobetzea arriskuan jar dezaketen jarduera eta jarduketetatik babestea.

Basa Fauna eta Haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko maiatzaren 19ko 2/1993 Foru Legeak 7. artikuluan deklaratzen du Nafarroan basa fauna babestua dagoela, eta, beraz, basa fauna ukitzen duten edo uki dezaketen jarduerak zehazten diren muga eta debekuen mende daude; horiek zehaztuko dira foru lege horretan eta hura osatzen edo garatzen duten xedapenetan xedatutakoaren arabera.

Gainera, aipatutako foru lege horren 34. artikuluak ezartzen du ezen natur ingurunean gauzatzen diren kirol, aisia eta turismo jarduerek errespetatu beharko dituztela ingurunea eta landa esparruaren eta bere ingurugiro-balioen ezaugarriak, basa faunarenganako begirunea barne.

2000. urtetik bada informazioa, xeheki aztertu baitira Nafarroako ia harkaizti guztiak, non bizi diren hegazti harkaiztar mehatxatuak: ugatzak eta Bonelli arranoak (biak “galzoriko espezieak” deklaratu dira) eta sai zuriak, arrano beltzak eta belatz handiak (horiek guztiak “zaurgarritzat” jo dira).

Azterlan horien ondorioz, eta helburu hartuta bateragarri egitea espezie horien kontserbazioa eta kirol jarduerak, proposatzen da kirol jarduerak egiteko aldi baterako mugak dituzten harkaiztien zerrenda. Horietan egutegi bat ezartzen da, kontuan hartuta noiz den ugalketa garaia eta zein portaera izan duten aipatutako espezieek azken urteetan. Egutegi hori espezieen jarraipenaren ondorioz eguneratuko da.

Mugatu beharreko eremuak zein diren hobeki jakiteko lana egin den denbora honetan guztian, inplikatutako eragile guztiekin parte-hartze prozesu bat mantendu da.

Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalak proposaturik, kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3. artikuluan xedatutakoa, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Harkaiztiei lotutako kirol jardueretarako aldi baterako muga jartzea. Muga hori ezartzeko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren web-orriko egutegi dinamiko baten bidez zehaztuko da zein egunetan baimendu edo debekatzen diren kirol jarduerak malkar bakoitzean. Espezie babestuei buruzko informazioa eskuratu ahala eguneratuko da egutegi hori.

Kirol jardueretarako aldi baterako muga duten malkarren zerrenda hau da:

Bidankoze: Azanzoreako leizea eta Belaskoko harrartea

Izaba: Belozkarre

Igari: Mantxola eta Miraldea

Leireko monolitoa

Liskar-Ledea

Genbe

Mortxe

Kopako harria

Kantauriar mendikatea: Meano eta Lapoblación

Peñarroya-Larragoa

Untzueko Harria

Eulate - Aranaratxe

Arteta: Leizea

Axitarte-Dos Hermanas

Irañeta-Madalenaitz

Araitz: Balerdiko hegoaldeko mazela

Axkin Arrondo

San Fausto (Eraul)

Etxauri

Lezaia: harkaiztia

Txintxurrimear / Ardaizko zintzurreko harkaiztiak

Lizarra: Peñaguda

Artederreta - Peñartea

Napalgo harkaiztiak

Nagore: Errekagaitzeta

Urbasako mendatea

Sarabe: Altsasu-Urdiain

Aiztondo: Uharte Arakil

Basakaizko erreka / Aneskulako errekaren bidea

Aralarko mendilerroko harkaiztiak, Malloetan: Koxkapeko erreka / Azpillaondoko erreka - Aizkorriko zuloa / Gaintzako ur-jauzia - Errekabeltz, Aranbeltz erreka / Katatxoko erreka - Aizegiko erreka - Beteluko erreka-zuloa

Burongo erreka-zuloko / Oiantxikiko errekastoko erreka-bidea

Lezaia: Lezaia-Euntzelaiako erreka-bidea

Arrollandietako erreka-zuloak (Luzaide)

Artetako erreka-zuloak: Artazulo eta Lizebar

Eloko Higa-Diablozulo

Burgi: Arandariko erreka-zuloa

Izaba: Arrako-Jordaneko erreka-zuloa

Nabaskoze: Mendilerroko erreka-zuloa

Biotzari - Barzolosko pitzadura

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Horrez gain, aldaketak berariaz igorriko zaizkie Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuari, Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalari, Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Atalari, Pirinioaldea Kudeatzeko Atalari, Eskualde Atlantikoa Kudeatzeko Atalari, Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeari, Nafar Espeleologi Batzordeari, DENA elkarteari, Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuari, Foruzaingoaren Ekologia Babesteko Brigadari eta Guardia Zibilaren SEPRONAri.

4. Ebazpen hau igortzea Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuari, Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalari, Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Atalari, Pirinioaldea Kudeatzeko Atalari, Eskualde Atlantikoa Kudeatzeko Atalari, Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeari, DENA elkarteari, Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuari, Foruzaingoaren Ekologia Babesteko Brigadari eta Guardia Zibilaren SEPRONAri, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren web-orrian.

Iruñean, 2019ko martxoaren 12an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1903704