1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
286/2019 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jaime Brunet Fundazioko Patronatuko buruak emana, Giza Eskubideak sustatzeko Jaime Brunet 2019ko Nazioarteko Sariaren deialdia argitara dadila agintzen duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Brunet Fundazioak Giza Eskubideak sustatzeko Jaime Brunet Nazioarteko Saria sortu zuen 1998. urtean, giza eskubideen defentsa sustatu eta hedatzeko, eta giza duintasunari lotzen zaizkion eskubideen gainetik jartzen diren egoera eta tratu krudelak edo iraingarriak behingoz amai daitezen laguntzeko. Orduz geroztik, deialdi bat egiten da urtero.
Hauek dira 2019ko deialdia zuzenduko duten oinarriak.
OINARRIAK
Lehenbizikoa
Jaime Brunet Nazioarteko Sariaren 2019ko deialdiak honako hauek sarituko ditu:
a) Giza eskubideekin loturiko lan bat.
b) Giza eskubideen aldeko lanean emandako ibilbide oso bat.
Bigarrena.
Saridunari saria irabazi duela frogatzen duen diploma bat, sariaren figura oroigarri bat eta 36.000 euro gordin emango zaizkio.
Hirugarrena.
Ondoren aipatzen direnek jaso lezakete saria, beren kondizioa eta nazionalitatea edozein izanik ere:
a) Pertsona fisikoek.
b) Lantaldeek.
c) Erakunde edo organismoek.
Laugarrena.
Zilegi da hautagaitzak interesdunek berek edo bestelako pertsona edo erakunde batek eskaturik aurkeztea, web-orrialde honetan jaits daitekeen eredu ofizialean:
www.unavarra.es/conocerlauniversidad/jaime-brunet-fundazioa
Horrekin batera, 1. oinarrian ezarritakoa kontuan hartzen duen txosten arrazoitua eman beharko da, 20 orrialdekoa gehienez ere. Nahi izanez gero, hamar berme arrazoitu aurkezten ahalko dira, gehienez ere, dokumentu horrekin batera.
Brunet Fundazioaren Patronatuak hautagaitza berriak aurkezten eta bermatzen ahalko ditu. Halaber, aurreko bi deialdietan saritu gabeko hautagaitzak berreskuratuko ditu.
Bosgarrena.
Zilegi izango da hautagaitzak gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez aurkeztea, eta posta elektronikoko helbide honetara bidali beharko dira:
fundacion.brunet@unavarra.es
Seigarrena.
Hautagaitzak aurkezteko epea 2019ko irailaren 30ean amaituko da.
Zazpigarrena.
Fundazioaren Patronatuak izendaturiko epaimahai batek aztertuko ditu proposamenak, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan bilduko da.
2019ko Brunet Sariaren erabakiaren berri, ahal dela, 2019ko abenduaren 10ean emanen da, horixe baita Nazio Batuen Biltzar Nagusiak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onetsi zuen egunaren urteurrena. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
Informazio gehiago:
–Brunet Fundazioa - Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
–Arrosadiko campusa. 31006 Iruña. Nafarroa (Espainia).
–Telefonoa: 948169103 - Faxa: 948169004.
–E-mail: fundacion.brunet@unavarra.es
–Internet: http://www.unavarra.es/conocerlauniversidad/jaime-brunet-fundazioa?languageId=100001.
Iruñean, 2019ko otsailaren 14an.–Jaime Brunet Fundazioko burua, Alfonso Carlosena.
Iragarkiaren kodea: F1902610