54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

838E/2019 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko barrutiko fakultatibo espezialistak merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 22ko 52E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen barrutiko fakultatibo espezialista izateko 47 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2019ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko barrutiko fakultatibo espezialistak merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena.

2. Izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2019ko martxoaren 7an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

I. ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

O-NOZeko lekualdatze txanda.

Onartuak:

BUSTO CRESPO, OLIVIA

SANGUESA SANCHEZ, VIRGINIA

Baztertuak:

LOPEZ BALLERO, MARIA FATIMA (1)

Estatuko lekualdatze txanda.

Onartuak: inor ez.

Baztertuak: inor ez.

Baztertzeko arrazoiak:

(1) 2.1.1 oinarrian eskatutako baldintza betetzen duela ez frogatzea.

Iragarkiaren kodea: F1903440