54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

835E/2019 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, zeinaren bidez izangai onartuen behin betiko zerrenda onesten baita eta deialdiaren espezialitate bateko kalifikazio epaimahaia osatzen baita, deialdi honetarako: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko barrutiko fakultatibo espezialista izateko 47 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 22ko 52E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen barrutiko fakultatibo espezialista izateko 47 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2019ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13koan.

Eskaerak aurkezteko epea amaituta, eta izangai bazterturik ez dagoenez, bidezko da behin betiko zerrenda onestea.

Bestalde, kalifikazio epaimahaia osatu da Analisi Klinikoetako espezialitatean.

Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatzen den espezialitateren batean izangai bakarra baldin badago onartuen behin betiko zerrendan, deialdia egin duen organoak deialdi honen 8. oinarria aplikatuko du zuzenean. Beraz, ez da beharrezkoa izanen epaimahaia eratzea, ezta jardutea ere.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko barrutiko fakultatibo espezialista izateko 47 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu diren izangaien behin betiko zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena.

2. Epaimahaia osatzea Analisi Klinikoetako espezialitatean:

Epaimahaikidea: Beatriz García López andrea, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: M.ª Concepción Donlo Gil andrea, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikulua eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Agindua.

Iruñean, 2019ko martxoaren 7an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

I. ERANSKINA

Izangai onartuen behin betiko zerrenda

Barrutiko fakultatibo espezialista, Analisi Klinikoetakoa

O-NOZeko lekualdatze txanda.

Onartuak:

OLITE ANSOAIN, JUANA MARIA

Baztertuak: inor ez.

Barrutiko fakultatibo espezialista, Digestio Aparatukoa

O-NOZeko lekualdatze txanda.

Onartuak:

AMORENA MURO, EDURNE

IRISARRI GARDE, REBECA

RUIZ-CLAVIJO GARCIA, DAVID

VICUÑA ARREGUI, MIREN

Baztertuak: inor ez.

Estatuko lekualdatze txanda.

Onartuak:

GOÑI ESARTE, SILVIA

Baztertuak: inor ez.

Barrutiko fakultatibo espezialista, Kirurgia Orokor eta Digestio Aparatukoa

O-NOZeko lekualdatze txanda.

Onartuak:

ARIN PALACIOS, BEÑAT

ARTAJONA ROSINO, ALICIA

GONZALEZ ALVAREZ, GREGORIO

MOYA ANDIA, JOSE LUIS

TARIFA CASTILLA, ANTONIO

Baztertuak: inor ez.

Estatuko lekualdatze txanda.

Onartuak:

SAINZ VILLACAMPA, MARIA BEATRIZ

SUESCUN SUESCUN, ROSA

Baztertuak: inor ez.

Barrutiko fakultatibo espezialista, Barne Medikuntzakoa

O-NOZeko lekualdatze txanda.

Onartuak:

ANSOTEGUI HERNANDEZ, AITOR

DIAZ VILLAR, ANA ISABEL

ESPARZA ARTANGA, LAIDA

GARCIA GARAYOA, JOSE MARIA

LOINAZ BORDONABE, MAURO

Baztertuak: inor ez.

Estatuko lekualdatze txanda.

Onartuak:

LANDER AZCONA, MARÍA ARÁNZAZU

Baztertuak: inor ez.

Barrutiko fakultatibo espezialista, Urologiakoa

O-NOZeko lekualdatze txanda.

Onartuak:

CEBRIAN LOSTAL, JOSE LUIS

GARRON AOIZ, LUIS

IRIARTE ARISTU, JOAQUIN

JIMENEZ ARISTU, JAVIER IGNACIO

Baztertuak: inor ez.

Estatuko lekualdatze txanda.

Onartuak: inor ez.

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F1903439