54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu-transferentziaren espedientea. Hasierako onespena

Batzar Nagusiak 2019ko otsailaren 20an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zen 32.700,00 euroko kreditu-transferentziaren espediente bat. Horren bidez finantzatuko da Mairagako Mankomunitatearen zerbitzuko langileen ordainsariei buruzko hitzarmenak 2019ko ekitaldirako ekartzen duen igoera (%2,25 urtean), 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legearen 6. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egunean, argitaratze honetatik aitzina, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2019ko otsailaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1902589