54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu-gehigarriaren espedientea. Hasierako onespena

Batzar Orokorrak 2019ko otsailaren 20an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zen kreditu-gehigarriaren espedientea, hogeita hamaika mila eurokoa, Mairagako Mankomunitateko hondakinen ataleko 2019ko ekitaldiko gastu arrunten igoerari aurre egiteko.

Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egunean, argitaratze honetatik aitzina, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2019ko otsailaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1902588